Joan I.a Danimarkakoa (Aalborg, 1455eko otsailaren 2a - ibidem, 1513ko otsailaren 20a) Danimarka (1481-1513), Norvegia (1483-1513) eta Suediako (Joan II.a, 1497-1501) erregea izan zen. Kristian I.aren semea zen. Huts egin zuen Suedia eta Eskandinavia hartuko zituen koroa bakar batera ekartzeko ahalegineta. Suediarrak haren kontra matxinatu ziren Sten Sture Zaharrak gidatuak. Hansa merkataritza elkarteko hiriei aurre egin zien, Danimarkako merkatarien interesak zaintzearren.
Erreferentziak