Zenbait zinema kritikarientzat 1970ko hamarkadako western generoko film onenetakoa da, garai honetan jada western generoko zinema gainbehera latzean zegoela kotuan hartu beharra dago.
Argumentua
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Mendebalde Urruna, 1880ko hamarkada, Arizona. MacIntosh (Burt Lancaster) esploratzaileak estatubatuar zalduneriari apatxe matxinatu talde bat atzematen lagunduko dio, haien buruzagia Ulzana da (Joaquín Martínez). Esploratzaile eskarmentudunak Garnett DeBuin (Bruce Davison) teniente gazte eta idealistari apatxe bortitzak garaitzeko modu bakarra haiek baina oraindik eta bortizkeria gehiago erabiltzean datzala ikusarazi beharko dio.