Gerora zinemagintzan ibilbide luze eta oparoa izango zuen Aldrichek zuzendutako lehenbiziko filma izan zen.
Istorioa fikziozkoa izan arren, Robinsonek antzezten duen pertsonaia Hans Lobert benetazko beisbolari, entrenatzaile eta Philadelphia Phillies taldearen presidentea zenan oinarritua dago.
Argumentua
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
AEB, Florida. John Lobert (Edward G. Robinson) entrenatzaileak New York Giants taldearen entrenamenduak zuzentzen ditu. Bera da Liga Txikietako 18-22 urte arteko besibolari gazte onenak hautatu eta kontratatzearen arduradun, ondoren Liga Handietan joka dezaten. Gazte guztiek beren amets eta talentuak dituzte, baina haien artean kontratua lortuko duten zorioneko gutxi batzuk besterik ez dira egongo.