Western generoa gainbeheran zegoen garaian filmatu zen, eta moralik gabeko pertsonaia zinikoak agertzen dira, urrezko garaiko western filmetako usadiozko pertsonaietatik urrun. Eragin handia izan zuen The Magnificent Seven, Sam PeckinpahenThe Wild Bunch edota Sergio Leonek zuzendutako western filmetan.
Argumentua
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1864, mexikar kontserbadoreen laguntzaz Napoleon III.a Frantziakoak (1852-1871) Maximiliano I.a Austriakoa (George Macready) enperadore gisa ezarri du, honek juaristen matxinada piztu duelarik. Mexikoko Gerra Zibila puri-purian dagoela, bi estatubatuar mertzenariok (Gary Cooper eta Burt Lancaster) egoera honi ahalik eta etekin gehien atera asmoz diru gehien ordaintzean dienarentzat euren zerbitzuak eskaintzen dituzte. Abentura honetan juarista neska gazte bat (Sara Montiel) eta frantziar kondesa bat (Denise Darcel) ere ezagutuko dituztelarik.