Bigarren Mundu Gerra. Reisman komandantea (Lee Marvin) Italiako gerra-kanpainian nabarmendu den izaera gogorreko estatubatuar komandante bat da. Halere, bere bertute handiena disziplina da, horrek bere goi-agintariekin harreman gatazkatsua izatea ekarri dio. Hala eta guztiz, bere militar ibilbide bikaina dela eta, goi-agintariek misio suizida baten ardura eman diote: nazien gotorleku bat erasotu eta bertan dauden guztiak hiltzea, Hirugarren Reicheko goi-agintariak baitira. Horretarako bere eraso-taldea osatuko duten espetxeko hamabi preso entrenamendu gogor baten bidez prestatu beharko diote, hamabi preso horiek ardi beltz batzuk izateaz gain zein baino zein arlote eta hezigabeagoak dira.