Tom Robert "Tom" Daley (Plymouth, Ingalaterra (Erresuma Batua), 1994ko maiatzaren 21a) jauzietan lehiatzen den kirolari britaniarra da.
Olinpiar Jokoak
2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), brontzezko domina lortu zuen, 10 m-ko plataformaan, AEBko (David Boudiaren (urrezkoa) eta Txinako Qiu Boren zilarrezkoa aurretik.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), brontzezkoa lortu zuen 10 m-ko plataforma sinkronizatuan, Daniel Goodfellow herrikidearekin batera eta Chen Aisen / Lin Yue txinatarren (urrezkoa) eta David Boudia / Steele Johnson estatubatuarren (zilarrezkoa) atzetik sailkaturik.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezko domina eskuratu zuen: 10 m-ko plataforman, Cao Yuan (urrezkoa) eta Yang Jian (zilarrezkoa) txinatarren atzetik sailkatuz.
10 m-ko plataforma sinkronizatuan, berriz, urrezkoa lortu zuen Matty Lee herrikidearekin batera, Cao Yuan / Chen Aisen txinatar bikotearen (zilarrezkoa) eta Oleksandr Bondar / Viktor Minibaev ROCekoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz.[1][2]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen 10m sinkronizatua Noah Williams-ekin batera.
Parisetk bueltan egin zituen adierapenen artean, kirol profesionaltasunetik erretiratzen zela esan zuen.
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak