Artikulu hau antzinako herriari buruzkoa da; Britainia Handian bizi den egungo herria gaitzat duena beste hau da: «Britainiar»
Britaniarrak[1] (latinez: Britanni) antzinako Britainia Handiko (Albion) berezko biztanleak izan ziren. Hauek bai hizkuntzaz nahiz kulturaz zelta jatorria zuten. Gerora anglosaxoiak ailegatu eta britoiak mendebalderantz bultzatu zituzten, nagusiki gaur egungo Gales eta Kornuallesen mantendu zirelarik.
Erromatar Inperioaren gainbeherak Britainian anarkia egoera bat ekarri zuen. V. mendean eskotoen eta piktoen erasoen ondorioz, eta anglo, saxoi eta jutoen etorreraren ondorioz britoiak uhartearen mendebalderantz bultzatuak izan ziren. Bestalde, britoietako batzuk itsasoz gaur egungo Bretainian babes hartu zuten. Hortik dator bretoi izena, antzinako britoien ondorengoak baitira.