Britainiar uharteen Euler diagrama .
Britainiar uharteak [ 1] Europa mendebaldeko uhartedi bat da, Britainia Handia , Irlandako uhartea eta zenbait uharte txikiz osatua. Europa kontinentetik itsasoek banatzen dute: Ipar Itsasoak ekialdean eta Mantxako kanalak hegoaldean. Ipar eta mendebaldean Ozeano Atlantikoa dute.
Bi estatu burujabe kokatzen dira uharteetan: Erresuma Batua eta Irlandako Errepublika . Uhartedian Man uhartea ere badago, baina Erresuma Batuko koroaren menpekoa da. Irlandako Errepublika Europar Batasuneko kide da.
Irlandan ez da erabiltzen Britainiar uharteak terminoa, Irlanda ez baita Erresuma Batuaren zatia, eta kutsu politikotzat jotzen baitute, ez bakarrik geologikotzat .
Uhartedia osatzen duten uharteak
Europa eta uhartediko irlarik handiena da (219.000 km2). Eskozia , Ingalaterra eta Gales herrialdeak barne hartzen ditu.
84.412 km2-rekin Europako hirugarren irlarik handiena da, Britainia Handia eta Islandia ondoren.
Irlandako Errepublikak eta Ipar Irlandak osatzen dute.
Beste batzuk
Uharteditik at
Anglo-normandiar uharteak ez dira uhartedi honen parte, Frantziako kostaldean kokatzen baitira.
Erreferentziak
↑ 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-12) .
Kanpo estekak