Terrestrial Planet Finder |
---|
|
|
Kudeatzailea | NASA |
---|
|
|
|
Terrestrial Planet Finder (TPF ingelesezko siglengatik, euskaraz: «Planeta lurtar bilatzailea») NASAk 2015 eta 2020 bitartean abiaraziko den exoplaneta lurtarrak bilatzeko gai izango den teleskopio sistema bat sortzeko proiektu bat da.
Exoplanetak arlo guztietan aztertu eta ikertzeko gai izango diren bi behatoki gehigarriz osatua dago. TPFk planeten eraketa aztertzea ahalbidetuko du, berriki sortutako izarren inguruko hauts eta gasezko disko protoplanetarioen garapenetik urruneko planeta lurtarren tamaina, tenperatura, konposaketa atmosferikoa eta beste ezaugarri batzuk neurtzeraino.
Proiektaturiko bi sistemak honakoak dira:
- Argi ikusgarriko koronografoa (TPF-C): teleskopio optiko handi bat (Hubble espazio teleskopioa baino 10 aldiz zehatzagoa), izarretik datorren argia ezabatzeko, eta hala, planeta batetik islatutako argi ahula detektatzeko gai.
- Interferometro infragorria (TPF-I): teleskopio handiago bat diruditen teleskopio txiki multzo bat, izarraren argia ere murrizten da planetetatik datorren erradiazio infragorri ahula detektatzeko.
NASAren 2007rako aurrekontu eta egutegiaren argitalpenak betirako atzeratu zuen proiektua. Europako Espazio Agentziak (ESA), antzerako proiektu bat du, Darwin Espazio Proiektua.
Proiektuko lehentasunezko 25 izarrak
Erreferentziak
Kanpo estekak