Svetlana Iosifovna Alliluieva[1] (errusieraz: Светла́на Ио́сифовна Аллилу́ева, georgieraz: სვეტლანა ალილუევა; Mosku, Errusia, 1926ko otsailaren 28a - Richland Center, Wisconsin, Ameriketako Estatu Batuak, 2011ko azaroaren 22a[2]) Joseph Stalin sobietar presidentearen eta haren bigarren emazte Nadezhda Alliluievaren alaba gazteena eta bakarra izan zen. 1967an, nazioartean oso albiste nabarmena izan zen Sobietar Batasunetik ihes egin eta estatubatuar herritartasuna hartu zuenean.[3] Urte batzuk geroago, William Wesley Peters arkitektoarekin ezkondu eta Lana Peters (georgieraz: ლანა პეტერსი) izen-deiturak hartu zituen.[4]
Erreferentziak