Stoner rock eta stoner metalrock eta metal-aren subgeneroak dira, non psikodelia, doom metal baita 70eko hamarkadako rockaren eraginak batzen diren genero gogorra sortuz. Stonerra 90eko hamarkadan hasi zen Kalifornia aldean, Kyuss eta Sleep taldeen eskutik.
Etimologia
Stoner, ingelesez, cannabis erretzaileen sinonimo bezala hartzen da. Horregatik, izen honekin aipatzen da droga psikoaktibo honek izan zuen garrantzia bai stonerraren sorreran, baita taldeen nortasunean ere.
Ezaugarriak
Jimi Hendrix, Blue Cheer, Cream, eta batez ere Black Sabbath izan ziren influentzia handienak stonerraren sorreran, haien eragin bereizgarriena gogortasuna izanda. Tenpo motelak, afinazio grabeak baita produkzio retro-ak nahasten dira estilo honetan era bateko soinua indartzeko.
Batzuetan ere soinuaren aldetik Grunge estiloarekin alderatzen da, biak garai berean sortu zirelako. Hala ere, Soundgarden, Mudhoney edota Alice In Chains taldeek soinuaren ikuspuntutik antzekotasun asko badituzten ere, generoaren nortasunaren barnean bereizgarri asko badira.
Halaber, aipatzekoa da estiloaren talde sortzaileengan Desert Rock-ak eta Kaliforniako basamortuak izan zuen eragina, erritmo perkusibo eta psikodelia inguru desertikoen izaerarekin ordeztuz.