Haren jatorria 1980ko hamarkadaren hasierako The Shemps taldean dago: bertan, Hiro Yamamoto baxu-jotzailea eta Chris Cornell gitarra-jotzaile eta abeslaria taldekideak ziren. Yamamotok taldeak laga ondoren, Kim Thayil gitarra-jotzailea gehitu zitzazion. Halere, Yamamotok eta Cornellek harremanetan segitu zuten eta taldea desegin zenean, berriz elkartu ziren. 1984an Cornell (bateria eta ahotsa), Yamamoto (baxua) eta Kim Thayil (gitarra) taldekideek Soundgarden sortu zuten; 1985ean, Scott Sundquist bateria-jotzailea gehitu zitzaienez, horrek Cornelli abeslari lanetan bakarrik kontzentratzea erraztu zion.
Nazioartean ospetsu bilakatu zuen diska 1994an kaleratu zuten Superunknown (Superezezaguna) izan zen, bertan agertzen diren Black Hole Sun eta Spoonman abestiak oso ezagunei esker. 1997an banandu ziren, taldeak musikalki hartu beharreko norabidearekiko zituzten desadostasunak medio. 2010ean euren itzulera iragarri zuten eta abuztuaren 8an Lollapalooza Jaialdian lehen kontzertua jo zuten.
2012anKing Animal izeneko estudioko diskoa argitaratu zuten: lehenengoa, 1996an argitaratutako Down on the Upside lanaz geroztik.