1997an Homme Seattle bizi zen eta Screaming Treesekin biran zegoen Matt Cameron (Soundgarden talde desagertuaren baterijolearekin) kontaktatu zuenean, Gamma ray izenpean demo batzuk grabatzeko. Homme Palm Desertera bueltatu zen grabazioaren ostean, Alferdo Hernandezekin kontaktatu zuen, Kyussen azken etapako baterijolea. Hala ere, bazegoen bazegoen alemaniako power metal talde bat Gamma Ray izenarekin, beraz Homme-ek Queens of the Stone Age izena jartzea erabaki zuen talde/proiektu berriari, izen hau Chris Gossek Kyussen grabazio batean egindako komentario batengandik dator: «Mutilok, Harri aroko erreginaren soinua duzue».[4]
Urte bete geroago taldearen lehen albumaren grabazioarekin hasi ziren. Queens of the Stone Age 1998ko irailaren 22an jarri zen salmentan Loosegroove Records sigiluarekin. «I Was a Teenage Handmodel» kantaren azken zatian, albumaren azken kanta, Nick Oliverik Home-eren erantzungailuan utzitako mazua entzun daiteke. Mezu honetan Oliverik nabarmendu egiten du bere plazerra taldean parte hartzearen inbitazioarekin. Oliveri albuma grabatu ondoren sartu zen QOTSAeko partaide izatera. Taldeak «If Only» moduko kantekin arrakasta lortzen hasi zen EE.BBetako irrati alternatiboetan.
Taldea, orain Oliveri eta Dave Catching buru belarri sartuta, ia bi urte iraun zuen bira bat egin zuten beraien debut albuma promozionatzeko. Eszenatokia partekatu zutenen artean Bad Religion, Rage Against the Machine edota The Smashing Pumpkins taldeak egon ziren. Bien bitartean Homme bere grabazioekin jarraitu zuen The Desert Sessionsen, Man's Ruin Records sigiluarentzat.
Rated R (1999–2001)
Albumaren izenburua, Rated R, EE.BBetako izendapen batetik dator. Izendapen hau ekoizpen baten edukia adin txikikoentzat egokia ez denean erabiltzen dute. Los Angeleseko Sound City estudioetan grabatu zen, hamasei pista zituen makina analogiko birekin. Estudio hauek ezagunak ziren Homme-en taldearentzat, bertan grabatu bait zuten Kyuss taldearekin. Rated R Josh eta Chris Gossek ekoiztu zuten eta Trina Shoemakerek zuzendu. Interscope Records sigiluak atera zuen albuma 2000.ekoekainak 6an, albumean hainbat artistek parte hartzen dute: Rob Halford, Judas Priesteko abeslaria; Gene Trautman, Desert Sessionseko bateriajolea; Dave Catching, Chriss Goss berak ahalik eta instrumentu gehien jotzen eta Mark Lanegan, Screaming Trees-eko abeslariak.
Taldeak arrakasta handia lortu zuen Rated R-rekin, batez ere «Feel Good Hit Of The Summer» kanta indartsu eta polemikoari esker, kanta zazpi droga ezberdin aipatzen ditu: nikotina, valiuma, vicodina, marihuana, extasia, alkohola y kokaina. Kyuss eta bere lehen albumarekiko berritasunik handienetarikoa, beste instrumetu batzuen erabilpena da bibrafonoa adibidez «The Lost Art Of Keeping A Secret» kantan edota haizezko instrumentuen experimentazioak «I Think Lost My Headache» en, Hommeren riff klasikoekin nahastuz.
Chris Goss - gitarra, baxua, teklatuak, koruak, ekoizpena (2001-2006 urte bitartean taldearekin zuzeneko emanaldietan); Kyuss/Queens of the Stone Age, QotSA, Rated R, Songs for the Deaf, Lullabies to Paralyze, Era Vulgaris.
Dean Ween - guitarra, coros; Songs for the Deaf.
Baxujoleak
Alain Johannes – baxua, gitarra, koruak (2005-gaur egun); Songs for the Deaf, Lullabies to Paralyze, Era Vulgaris.
Dan Druff – baxua (2005eko kontzertuetan).
Nick Oliveri – baxua, abeslaria, koruak (1998–2004); Rated R, Songs for the Deaf.
Mike Johnson – baxua (1998eko kontzertuetan).
Van Conner – baxua (1997-1998 urte bitarteko kontzertuetan); Kyuss/Queens of the Stone Age.
Baterijoleak
Dave Grohl – baterijolea (2002-2003); Songs for the Deaf.
Gene Trautmann – baterijolea (1999–2002); Rated R, Songs for the Deaf.
Alfredo Hernández – baterijolea (1998–1999); Kyuss/Queens of the Stone Age, Split.
Matt Cameron – baterijolea (1997ko kontzertuetan).
Victor Indrizzo - baterijolea; Kyuss/QotSA split.
Teklistak
Natasha Shneider – teklatuak, koruak (2005); Lullabyes to Paralyze
Abeslariak
Mark Lanegan – abeslaria (2001-2005, aparición en concierto en 2007 ko T in the Park festival -ean agertu zen); Rated R, Songs for the Deaf, Lullabies to Paralyze, Era Vulgaris.
John Garcia - abeslaria (Kyusseko abeslari ohi eta liderra, 2005eko kontzertuan agertu zen «Thumb», «Hurricane» eta «Supa Scoopa and Mighty Scoop» abestiak kantatzeko).
Pete Stahl - abeslaria («Cake (Who Shit on the?)» abesteko agertzen zen 1998-1999 urte bitarteko kontzertu batzuetan.