Stacey Fluhler, sortzez Stacey Waaka (Papakura, Zeelanda Berria, 1995eko azaroaren 3a), Zeelanda Berriko hamabosteko eta zazpiko errugbi jokalaria da. Zeelanda Berriko selekzioarekin, garaipena erdietsi zuen 2017ko Munduko Errugbi Kopan,[1] eta urrezko domina irabazi 2020ko Olinpiar Jokoetako emakumeen zazpiko errugbi txapelketan.[2]
2024ko Parisko Udako Olinpiar Jokoetan zazpiko errugbi modalitatean lehiatu zen. Urrezko domina irabazi zuen taldeak, finalean Kanada 19–12 garaituta.[3]
2024ko Parisko Udako Olinpiar Jokoetan zazpiko errugbi modalitatean lehiatu zen. Urrezko domina irabazi zuen taldeak, finalean Kanada 19–12 garaituta.[4]
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriz, urrezko domina irabaziko du Zazpiko errugbi modalitatean, Zeelanda Berriko taldearekin, Frantziako taldearen (zilarrezkoa) eta Fijikoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Zeelanda Berriko taldea: Michaela Blyde, Kelly Brazier, Gayle Broughton, Theresa Fitzpatrick, Stacey Fluhler Sarah Hirini, Shiray Kaka, Tyla Nathan-Wong, Risi Pouri-Lane, Alena Saili, Ruby Tui eta Portia Woodman-ek[5][6].
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, Paris 2024 (Frantzia), urrezko domina irabazi zuen Zeelanda Berriko taldearekin, Kanada (zilarrezkoa) eta AEB (brontzezkoa) taldeen aurretik sailkatuta. Hauexek osatu zuten Zeelanda Berriko taldea: Michaela Blyde, Jazmin Felix-Hotham, Sarah Hirini, Tyla King, Jorja Miller, Manaia Nuku, Mahina Paul, Risi Pouri-Lane, Alena Saili, Theresa Fitzpatrick, Stacey Waaka, Portia Woodman, Tysha Ikenasio, Tenika Willison eta Kelsey Teneti.[7]
Emaitzak
Gainerako lorpenak
Erreferentziak
Kanpo estekak