Guztira Zeelanda Berriko populazioaren %32a bizi da eskualde honetan.
Demografia
Eskualderik txikiena izan arren, Zelanda Berriko eskualderik jendetsuena da, 2005eko estimazioaren arabera 1.337.000 biztanle bizi ziren. Eskualdea lurraldeko beste edozein zonalde baino arinago ari da hazten. Azken hamar urteetan 240.000 pertsonetan hazi da biztanleria, %22a. 2001eko erroldaren arabera, Aucklango eskualdeko biztanleriaren %26,3 jatorri europearrekoa da, biztanleriaren %24,3a maori jatorikoa eta biztanleriaren %66,7 herrialde asiarretako jatorria dauka. Datu hauek argi uzten dute eskualdean bizi diren arraza ezberdinak, Zelanda Berriko beste edozein puntutan baino aniztasun gehiago.
Eskualdeak Aucklango gune metropolitarra eta inguruko herri eta nekazal guneak hartzen ditu barne. Horrez gain, Haurakiko golkoko uharteak ere eskualde honen zati dira.