Simeon Ivanovitx Harroa (errusieraz : Симеон Иванович Гордый ; Mosku , 1317ko irailaren 7a – ibidem , 1353ko apirilaren 27a ) Moskuko printzea eta Vladimirreko printze handia izan zen 1340tik hil zen arte.
Ivan Kalitaren semea izan zen. Aitaren heriotzaren berri izan zuenean, Uzbeg Khani baimena eskatu zion Moskuko printze bihurtzeko, eta eroskeriaz lortu zuen. Bizantziar Inperioko zeremonia titulu bat ere lortu zuen. Erregealdian, Novgorodeko Errepublikarekin eta Lituaniako Dukerri Handiarekin liskar armatuak izan zituen. Errusiako inguruko printzerriekin harremana baketsua izan ohi zen.
Simeon hiru aldiz ezkondu zen. Hil aurretik boto monastikoak egin zituen. Izurri beltzaren ondorioz hil zen eta bere anaia Ivan II.a izan zen oinordekoa.
Genealogia
Zuhaitz genealogikoa
Kanpo estekak
Printze Handiak Tsarrak Enperadore eta enperatrizak