Rurik dinastia

Rurik dinastia edo ruriktarrak[1] (errusieraz: Рюриковичи, ukraineraz: Рюриковичі) Kieveko Rusan agindu zuen dinastia izan zen 862tik desintegrazio garaira arte[2]. Denborarekin, adar askotan banatu zen. Ruriktarrek gobernatu zuten Kieveko Rusaren desintegrazioaren ostean sortu ziren estatuetan ere.

Historia

Iziaslaven ondorengoek garai ezberdinetan gobernatutako printzerriak

Nestorren kronikaren arabera, dinastia 862an ezarri zuen Rurik Novgorodeko agintari legendarioak (kondairaren arabera, bikingoa zen eta eslaviarren lurretan etorri zen jendeak eskatuta[3]). Berak eta Sineus eta Truvor (Signjótr eta Þórvar[ð]r[4]) bere anaiek historialariek Kieveko Rusa deitu duten estatua sortu zuten.

Ruriktar guztien arbaso komunak hauek dira: Rurik printze (knez) legendarioa, Igor bere semea (Olga emaztearekin), Sviatoslav biloba eta Vladimir birbiloba. Dinastiaren benetako adarka Vladimir eta batez ere Jaroslaven semeekin hasten da. Homek tokiko dinastiak sortzea eta zatiketa feudala ekarri zituen. Egoera goitik behera aldatu zen Jaroslaven heriotzarekin, Kieveko Rusa printzerri bereizietan desegiten hasi zenean. Dinastiak herentziaren eskailera-sistema erabili zuen: oinordetza-eskubideak transferitzea, lehenik horizontalki, anaien artean, zaharrenetatik gazteenetara belaunaldi baten amaierara arte, eta gero bertikalean, belaunaldien artean[5].

XII.mendearen amaieran, Kieveko Rusa printzerri independenteetan desegin zen.

Rostislaven ondorengoek garai ezberdinetan gobernatutako printzerriak

Rurik dinastiaren adarrak

Iziaslaven ondorengoak

Iziaslav I.a Kievekoaren ondorengoek Polotsk adarra osatzen zuten, Rurik dinastiaren adarrik zaharrena. Polotskeko lehen printze ruriktarra Iziaslav izan zen, Vladimir eta Rognedaren semea. Rogneda Rogvolod printzearen alaba zenez, Polotskeko printze ruriktar guztiak Rogvoloden bilobak izendatzen zieten batzuetan. Briatxislav eta Vseslav adar honetako lehen printzeek Kieveko tronua jaso nahi zuten baina galdu egin zuten borrokari utzi zioten[6]. Orduz geroztik, Polotsk printzeek ez zuten Kieveko tronua nahi izan. Kieveko tronua hartu zuen Polotskeko printze bakarra Vseslav Iziaslaven biloba izan zen. Polotsken zuzenean gobernatu zuen azken ruriktarra Briatxislav Vasilkoren semea izan zen, 1240ko hamarkadan hila, eta ondoren Lituaniako printzeak agertu ziren Polotsken. Vitebsken Iziaslaven ondorengoek 1320 arte gobernatu zuten.

Rostislaven ondorengoak

Juriren ondorengoek garai ezberdinetan gobernatutako printzerriak

Jaroslav I.aren seme zaharrena, Vladimir, 1052an hil zen, aita baino lehen, eta Rostislav Vladimirren semeak ez zuen tronurako eskubidea jaso, bere aita ez baitzen agintaria. Jaroslav hil ondoren, Rostislavek Tmutarakan konkistatzen lortu zuen. Rurik, Volodar eta Vasilko Rostislaven semeak Przemyślen eta Terebovlian hasi ziren gobernatzen. Vladimirko Przemyślekoak Halytx eskualde horiei erantsi eta hari hiriburua transferitu zion. Honela eratu zen Halytxeko Printzerria. 1199an, Vladimir Osmomyslen semea hil zenean, Halytxeko Rurik dinastiaren adarra desagertu zen. Halytxeko tronuan sartu zen Roman, Vladimir II.a Monomakoen ondorengoa.

Azken Halytxeko printze ruriktarra Vladimir izan zen. 1340an hil zen oinordekorik utzi gabe[7].

Vladimir II.a Monomakoren ondorengoak

Vladimir II.a Monomako hil ondoren, Rostov eta Suzdal Juri Dolgoruki bere seme gazteenari oinordetza gisa eman zizkioten, eta Monomakoren herentzia gehiena Mstislavek gobernatu zuen. Mstislav hil zenean, Ruseko lurraldeen batasun hauskorra desegin zen eta gatazka hasi zen. Gatazketan, Monomakoren ondorengoen hiru adar sortu ziren: Iziaslaven ondorengoak Volinian, Rostislaven ondorengoak Smolensken eta Juriren ondorengoak Vladimiren eta Suzdalen.

XV.mendearen amaieran, Moskuko Printzerria garaile izan zen estatu horien arteko nagusitasunaren aldeko borrokan.

Tsar dinastia

1547an Ivan IV.a koroatu zen, Errusiako lehen tsarra izan zena. Orduz geroztik, dinastiaren adar moskotarrak Errusia Osoko Tsar titulua erabili zuen eta Errusiar Tsarerria gobernatu zuen (Ivan IV.a koroatu zuten 1547an[8]). Titulu berriari esker, agintariek posizio oso desberdina hartu zuten Mendebaldeko Europarekiko harreman diplomatikoetan. Printze Handi titulua Duke Handiari zegokion Europan, eta Tsar titulua, berriz, Enperadore tituluaren parekoa zen[9].

Ivan IV.ak Teodoro I.a hirugarren semeak hartu zuen oinordekoa. 1584an koroatu zuten[10]. Bi Nazioen Errepublikako tronua ere aldarrikatu zuen baina ezin izan zuen hartu[11] eta 1598an hil zen. Teodorok ez zuen oinordekorik utzi, eta oinordetza lerro zuzena eten zen. Boris Godunov Teodororen emaztearen anaia aginte berri bihurtu zen.

Azken tsar ruriktarra Vasili IV.a izan zen, Xuiski printzea (Rurik dinastiako Suzdal adarreko ondorengoa)[12]. Espetxean hil zen 1612an, Varsoviatik gertu.

Jaroslav I.a Kievekoaren srebrenik (zilarrezko txanpona). Txanponaren atzeko aldean Jaroslaven ikurra irudikatuta dago

Rurik dinastiaren ikurrak

Erdi Aro hasieran zehar, Kieveko Ruseko printzeek ikur bereziak erabiltzen zituzten jabetza-eskubideak adierazteko. Mendebaldeko Europako heraldikaren aldean, non armarriak familia osoenak ziren edo lehen semeek aldaketarik gabe heredatzen zituzten, Rurik dinastiaren ikurrak pertsonalak ziren. Ruseko printzeen ikurrei buruzko lehen informazioa X. mendearen erdialdetik dator, baina idatzizko iturriek ez dute printzeen ikurren deskribapenik ematen[13]. Orokorrean, Kieveko printzeen txanponetan П alderantzizko letra zirilikoaren antza duten ikurrak daude. Ikur pertsonalak erabiltzeko tradizioa, ziurrenik, khazariarretatik dator[14].

Beste herrialdeetan

Banakako ruriktarrek gobernatu zuten Lituaniako Dukerri Handian (Švarnas, 1267tik 1269 arte)[15], boterea aldarrikatu zuten Bulgariako Bigarren Inperioan (Rostislav Mikhailovitx)[16], beste agintari batzuekin batera gobernatu zuten Georgiako Erresuman (Juri, 1185etik 1187 arte, Tamara emaztearekin)[17], Austriako artxidukerrian eta Estiriako Dukerrian (Roman Danilovitx)[18].

Erreferentziak

  1. 182. araua. Dinastien izenak. Euskaltzaindia, 8 or..
  2. (Ingelesez) Britannica. .
  3. (Ingelesez) Dixon-Kennedy, Mike. (1998). Encyclopedia of Russian & Slavic Myth and Legend. ABC-CLIO, 232 or. ISBN 1576070638..
  4. (Errusieraz) Мельникова, Елена. (2000). «Рюрик, Синеус и Трувор в древнерусской историографической традиции» in Калинина, Т. М. Древнейшие государства Восточной Европы. Москва: Восточная литература РАН, 148-149 or. ISBN 5-02-018133-1..
  5. (Errusieraz) Данилевский, Игорь. (1998). Древняя Русь глазами современников и потомков: IX—XII вв.. Москва: Аспект Пресс, 156-159 or..
  6. (Errusieraz) Карамзин, Николай. История государства Российского. 2, 10 or..
  7. (Errusieraz) Широкорад, Александр. (2004). Русь и Литва. Москва: Вече, 50, 52, 56-60, 83, 370 or. ISBN 5-9533-0458-7..
  8. (Errusieraz) А. И. Клибанов, ed. Русское православие. Вехи истории. Москва: Издательство политической литературы, 113 or..
  9. (Errusieraz) Савва, Владимир. (1901). Московские цари и византийские василевсы: К вопросу о влиянии Византии на образование идеи царской власти московских государей. М. Зильберберг и сыновья.
  10. (Errusieraz) Масса, Исаак. Краткое известие о начале и происхождении современных войн и смут в Московии, случившихся до 1610 года за короткое время правления нескольких государей. .
  11. (Errusieraz) Курукин, Игорь; Карацуба, Ирина; Соколов, Никита. (2020). Выбирая свою историю. Развилки на пути России: от Рюриковичей до олигархов. Litres ISBN 5457663086..
  12. (Errusieraz) Тюменцев, Игорь. (2008). Последний Рюрикович на русском престоле: царь Василий Шуйский и аристократия. in: Древнейшие государства Восточной Европы. 2005 год. Рюриковичи и Российская государственность. Москва: Индрик, 407-425 or..
  13. (Errusieraz) Рыбаков, Борис. (1940). «Знаки собственности в княжеском хозяйстве Киевской Руси X—XII вв.» Советская археология 6: 230..
  14. (Errusieraz) У Плещеева озера нашли символ Рюриковичей XI–XII вв.. Научная Россия 2015.07.17.
  15. (Ukraineraz) Крип'якевич, Іван. (1984). «Галицько-Волинське князівство наприкінці XIII ст. і в першій половині XIV ст.» Галицько-Волинське князівство. Наукова думка http://litopys.org.ua/krypgvol/krypgv13.htm.
  16. (Ingelesez) Fine, John Van Antwerp. (1987). The Late Medieval Balkans - A Critical Survey from the Late Twelfth Century to the Ottoman Conquest. University of Michigan Press.
  17. (Errusieraz) Александр Половцов, ed. «Георгий Андреевич (супруг царицы Тамары)» Русский биографический словарь. https://ru.wikisource.org/wiki/%D0%A0%D0%91%D0%A1/%D0%92%D0%A2/%D0%93%D0%B5%D0%BE%D1%80%D0%B3%D0%B8%D0%B9_%D0%90%D0%BD%D0%B4%D1%80%D0%B5%D0%B5%D0%B2%D0%B8%D1%87_(%D1%81%D1%83%D0%BF%D1%80%D1%83%D0%B3_%D1%86%D0%B0%D1%80%D0%B8%D1%86%D1%8B_%D0%A2%D0%B0%D0%BC%D0%B0%D1%80%D1%8B).
  18. (Errusieraz) «Роман, русские князья» Энциклопедический словарь Брокгауза и Ефрона. https://ru.wikisource.org/wiki/%D0%AD%D0%A1%D0%91%D0%95/%D0%A0%D0%BE%D0%BC%D0%B0%D0%BD,_%D1%80%D1%83%D1%81%D1%81%D0%BA%D0%B8%D0%B5_%D0%BA%D0%BD%D1%8F%D0%B7%D1%8C%D1%8F.

Kanpo estekak

Read other articles:

Katedral KnoxvilleKatedral Hati Yesus yang Maha KudusCathedral of the Most Sacred Heart of JesusKatedral KnoxvilleTampilkan peta TennesseeTampilkan peta Amerika Serikat35°55′33″N 84°00′02″W / 35.9258°N 84.0006°W / 35.9258; -84.0006Koordinat: 35°55′33″N 84°00′02″W / 35.9258°N 84.0006°W / 35.9258; -84.0006Lokasi711 S. Northshore Dr.Knoxville, TennesseeNegaraAmerika SerikatDenominasiGereja Katolik RomaSitus webwww.shcathedra...

 

Wakil Kepala Kepolisian Negara Republik IndonesiaLambang PolriPetahanaKomisaris Jenderal Polisi Agus Andriantosejak 24 Juni 2023Dibentuk1998Pejabat pertamaKomisaris Jenderal Polisi Suroyo BimantoroSitus webwww.polri.go.id Wakil Kepala Kepolisian Negara Republik Indonesia atau biasa disingkat Wakapolri adalah unsur pimpinan Kepolisian Negara Republik Indonesia yang berada di bawah dan bertanggung jawab kepada Kapolri. Wakapolri adalah jabatan eselon IA yang pengangkatan dan pemberhentiann...

 

Part of a series onBritish law Acts of Parliament of the United Kingdom Year      1801 1802 1803 1804 1805 1806 1807 1808 1809 1810 1811 1812 1813 1814 1815 1816 1817 1818 1819 1820 1821 1822 1823 1824 1825 1826 1827 1828 1829 1830 1831 1832 1833 1834 1835 1836 1837 1838 1839 1840 1841 1842 1843 1844 1845 1846 1847 1848 1849 1850 1851 1852 1853 1854 1855 1856 1857 1858 1859 1860 1861 1862 1863 1864 1865 1866 1867 1868 1869 1870 1871 1872 1873 1874 1875 1876 1877 1878 ...

Dans certains pays, le droit de vote et d'éligibilité est conditionné par la possession de la nationalité du pays en question. D'autres, pour des motifs divers allant du principe révolutionnaire américain « no taxation without representation » (pas de paiement d'impôts sans droit de regard sur la façon dont leur produit est dépensé) à la conception d'une citoyenneté supranationale, en passant par l'encouragement à l'immigration dans des nouveaux territoires (Ouest am�...

 

1972 filmNorthern CrusadesDirected byMarijonas GiedrysWritten bySaulius ŠaltenisStarringAntanas Šurna Eugenija PleškytėCinematographyJonas TomaševičiusMusic byGiedrius KuprevičiusRelease date 1972 (1972) Running time2h 25 minCountryLithuanian SSRLanguageLithuanian Northern Crusades (Lithuanian: Herkus Mantas) is a 1972 Lithuanian SSR historical drama film directed by Marijonas Giedrys.[1] Cast Antanas Šurna – Herkus Monte (Herkus Mantas) Eugenija Pleškytė – Catherin...

 

This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Morón de la Frontera – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (December 2012) (Learn how and when to remove this template message) Municipality in Andalusia, SpainMorón de la FronteraMunicipality FlagCoat of armsMorón de la FronteraLocation in SpainCoor...

Campo di transito di Bolzanocampo di transitoNome originaleDurchgangslager Bozen Stato Italia Stato attuale Italia CittàBolzano Coordinate46°29′09.04″N 11°19′05.86″E / 46.485845°N 11.318294°E46.485845; 11.318294Coordinate: 46°29′09.04″N 11°19′05.86″E / 46.485845°N 11.318294°E46.485845; 11.318294 Attività1944-1945 Tipo prigioniero Ebrei Oppositori politici Testimoni di Geova Rom e Sinti Detenuticirca 9 500 Vittime48 (docu...

 

British animated television series (1987–1993) This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources in this article. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: The Shoe People – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (December 2010) (Learn how and when to remove this template message) The Shoe PeopleCreated byJames DriscollWritten by James Drisc...

 

Biografi ini memerlukan lebih banyak catatan kaki untuk pemastian. Bantulah untuk menambahkan referensi atau sumber tepercaya. Materi kontroversial atau trivial yang sumbernya tidak memadai atau tidak bisa dipercaya harus segera dihapus, khususnya jika berpotensi memfitnah.Cari sumber: Hamengkubuwana VI – berita · surat kabar · buku · cendekiawan · JSTOR (Pelajari cara dan kapan saatnya untuk menghapus pesan templat ini) Hamengkubuwana VIꦲꦩꦼꦁ�...

Sebuah altar untuk Meng Po pada Festival Perjamuan Arwah tahun 2022 di Kong Fuk Miau, Pulau Bangka. Meng Po (Hanzi=孟婆;pinyin=Mèng Pó) atau Nenek Meng merupakan salah satu dewi dalam Taoisme yang bertugas di Pengadilan Akhirat (Diyu) ke sepuluh. Tugasnya adalah menghapus ingatan jiwa-jiwa yang hendak bereinkaransi sehingga melupakan kehidupan mereka yang lampau serta kehidupan mereka selama berada di akhirat. Kultus Kepercayaan Meng Po Zun Shen (Hokkien=Beng Po Cun Sin adalah dewi yang b...

 

Bupati BengkayangLambang Kabupaten BengkayangPetahanaSebastianus Darwissejak 26 Februari 2021KediamanRumah Dinas Bupati BengkayangMasa jabatan5 tahunDibentuk1999Pejabat pertamaJacobus LunaSitus webbengkayangkab.go.id Berikut ini adalah daftar bupati Bengkayang yang menjabat sejak pembentukannya pada tahun 1999. No Bupati Mulai menjabat Akhir menjabat Ket. Wakil Bupati — Drs. Jacobus LunaM.Si. 27 April 1999 4 Mei 2000 [Ket. 1] — 1 4 Mei 2000 10 Agustus 2005 [Ket. 2] Dr...

 

Railway station in Smethwick, England Smethwick Galton BridgeSmethwick Galton Bridge high-level.General informationLocationSmethwick, SandwellEnglandGrid referenceSP014893Managed byWest Midlands RailwayTransit authorityTransport for West MidlandsPlatforms4(2 high level, 2 low level)Other informationStation codeSGBFare zone2ClassificationDfT category EKey dates1995OpenedPassengers2018/19 0.807 million Interchange  0.587 million2019/20 0.869 million Interchange  0.616 millio...

Election for the governorship of the U.S. state of Ohio 1994 Ohio gubernatorial election ← 1990 November 8, 1994 1998 →   Nominee George Voinovich Rob Burch Party Republican Democratic Popular vote 2,401,572 835,849 Percentage 71.8% 25.0% County results Township resultsVoinovich:      50–60%      60–70%      70–80%      80–90%     ...

 

This biography of a living person needs additional citations for verification. Please help by adding reliable sources. Contentious material about living persons that is unsourced or poorly sourced must be removed immediately from the article and its talk page, especially if potentially libelous.Find sources: George V. Ursabia Jr. – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (October 2020) (Learn how and when to remove this message) George V. Ursabia J...

 

حملة الكاميرونمعلومات عامةجزء من المسرح الأفريقي المكان الكاميرون الألمانية الإحداثيات 3°54′N 11°30′E / 3.9°N 11.5°E / 3.9; 11.5 بتاريخ 6 أغسطس 1914 تاريخ البدء 6 أغسطس 1914 تاريخ الانتهاء 10 مارس 1916 تعديل - تعديل مصدري - تعديل ويكي بيانات تحوي هذه المقالة أو هذا القسم ترجمة آلية...

この記事には参考文献や外部リンクの一覧が含まれていますが、脚注による参照が不十分であるため、情報源が依然不明確です。適切な位置に脚注を追加して、記事の信頼性向上にご協力ください。(2019年3月) ユダヤ教 国・地域 イスラエル など信者数 1450万人~1740万人成立年 紀元前1280年頃(モーセの十戒)信仰対象 唯一神(ヤハウェ)聖典 タナハ(旧約聖書)母�...

 

Railway station in Lancashire, England PadihamGeneral informationLocationPadiham, Burnley, LancashireEnglandCoordinates53°47′55″N 2°19′00″W / 53.7987°N 2.3166°W / 53.7987; -2.3166Platforms2Other informationStatusDisusedHistoryOriginal companyLancashire and Yorkshire RailwayPre-groupingLondon and North Western RailwayPost-groupingLondon, Midland and Scottish RailwayKey dates15 October 1877Opened[1]2 December 1957Closed to regular passenger services&#...

 

本條目存在以下問題,請協助改善本條目或在討論頁針對議題發表看法。 此條目已列出參考資料,但文內引註不足,部分內容的來源仍然不明。 (2022年5月28日)请加上合适的文內引註加以改善。 此條目需要补充更多来源。 (2022年5月28日)请协助補充多方面可靠来源以改善这篇条目,无法查证的内容可能會因為异议提出而被移除。致使用者:请搜索一下条目的标题(来源搜索:�...

Sebuah gambar spesies dari The Crossley ID Guide: Eastern Birds Panduan lapangan adalah sebuah buku yang dirancang untuk membantu pembacanya mengidentifikasikan kehidupan liar (tumbuhan atau hewan) atau objek lainnya dari alam (misalnya mineral). Sejarah Panduan lapangan untuk tumbuhan pertama di Amerika Serikat adalah How to Know the Wildflowers pada 1893 karya Mrs. William Starr Dana (Frances Theodora Parsons). Pada 1890, Florence Merriam menerbitkan Birds Through an Opera-Glass, yang mende...

 

Museum in London, England Dennis Severs' HouseDennis Severs' HouseLocation18 Folgate StreetLondon, United KingdomCoordinates51°31′15″N 0°4′36″W / 51.52083°N 0.07667°W / 51.52083; -0.07667WebsiteDennis Severs' House Dennis Severs' House is a historical tourist attraction in Folgate Street, London. Created by Dennis Severs, who owned and lived in the house until his death, it is intended as a historical imagination of what life would have been like inside for...