Boris Godunov eta Maria Grigorievna Skuratova-Belskaiaren semea izan zen. Bere garairako izan zitekeen hezkuntzarik onena jaso zuen eta haurtzarotik hasi zen gobernu-lanetan. Adimen handikoa eta goiztiarra, 1613an argitaratutako Errusiako mapa bat sortu zuen.
.
1695eko apirilaren 23an Boris Godunov ustekabean hil ondoren, Teodoro tsar izendatua izan zen hamasei urterekin. Ekainaren 11n iritsi ziren Moskura Dmitri Faltsuaren mandatariak eta Teodoro kargutik kendu ahal izan zuten. Boiardo talde batek Kremlinaren kontrola hartu eta Teodoro atxilotu zuen. Handik gutxira, amarekin batera ito zuten.