Shimane prefetura (japonieraz: 島根県,Shimane-ken?)
Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Matsue hiria da. Japonian biztanle gutxien duen bigarren prefetura da, alboan daukan Tottoriren ondoren.
Historia
Iwami, Izumo eta Oki-k bat egin zuten 1871 urtean Shimane prefetura sortzeko.
Aspalditik leinuen arteko borroka latzak izan zituen Iwami Ginzan-go zilar meategiak zirela eta. 1566an Mori Motonarik lurralde guztia konkistatu zuen baina 1600an Sekigaharako borroka galdu ondoren Horio Yoshiharuren esku gelditu zen. Honek Matsue gaztelua eraiki zien eta inguruan sortu zen hiria da gaur egungo prefeturaren hiriburua.
Geografia
Prefeturak forma luzanga du, ekialdetik mendebaldera. Hegoaldean Chūgoku mendiak daude, eta iparraldean Japoniako itsasoa. Iparraldeko kostaldetik gertu uharte txiki batzuk ditu. Hiri gehienak Japoniako itsasoko kostaldean daude; han biltzen dira prefeturaok populazioaren bi herenak. Kostaldetik kanpo, lurraldea oso menditsua da. Japoniako itsasoko Oki uharteak ere prefeturaren parte dira.