Shinji aintzira (japonieraz: 宍道湖, Shinji-ko?)
Japoniako aintzira gazikara bat da, Shimane prefeturan dagoena. Japoniako zazpigarren aintzira handiena da.
Geografia
Prefeturako hiriburua den Matsue hiriaren ondoan dago. Matsue eta Izumo lautaden 7.652 hektareatako hezegunea Ramsarko eremu izendaturik dago.
Japoniako itsasoarekin lotzen da Nakaumi aintziraren bidez. Horregatik dauka ur gazikara Shinji aintzirak.
Ekonomia
Garrantzi ekonomiko handia dauka inguruko herri eta hirientzat, izan ere bertan arrantza aukerak eta bainuetxeak ugari baitaude.
Gastronomiari dagokionez aipagarriena Shijimi bibalboa (Corbicula japonica) da, oso goxoa, baina munfduko eremu ugaritan espezie inbaditzailea dena. Aingira eta suzuki arraina ere ohikoak dira.
Kanpo estekak
{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page