Tochigi prefektura (japonieraz: 栃木県, Tochigi-ken?)
Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Utsunomiya da. Nikkō hirian, tenplo budista eta xintoismoaren santutegi ospetsuak daude, Unescok Gizateriaren Ondare izendatuak.
Historia
Meiji berrezarkuntza baino lehen, Tochigiren izena Shimotsuke probintzia zen. XIX. mendearen bukaeran prefeturak ezarri zirenean, Tochigi hirian ezarri zen prefeturaren hiriburua, 1873an, Utsunomiya eta Tochigi prefeturak batu zirenean. Gero, 1884an, hiriburua Utsunomiyara aldatua izan zen.
Geografia
Kantō eskualdeko iparraldean dago. Haren prefetura mugakideak hauek dira: Ibaraki, Gunma, Saitama eta Fukushima. Klima heze epela du, oro har, baina tenperatura nabarmen aldatzen da aro batetik bestera. Neguak lehorrak izaten dira, haizetsuak, eta neguak, berriz, hezeak eta ekaitz ugarikoak.
Banaketa administratiboa
1999tik aurrera urtero aldatu da antolaketa herriak batu baitituzte.
Hiriak
- Tochigi prefeturako hiriak Kantō eskualdeko beste prefeturetakoekin konparatuta nahiko txikiak dira. Hona hemen handienak:
- Utsunomiya (hiriburua, 511.296 biztanle)
- Oyama (163.954 bizt.)
- Ashikaga (153.766 bizt.)
- Tochigi (144.541 bizt.)
- Sano (124.001 bizt.)
Herriak
Ondasun nabarmenak
Iruditegia
-
-
-
-
-
-
-
-
-
Utsunomiyako gaztelua.
-
-
Tochigiko udazkeneko jaialdia.
Kanpo estekak