Sandra Day O 'Connor (El Paso,1930eko martxoaren 26a - Phoenix, Arizona, 2023ko abenduaren 1a) Texaseko lehen emakume legelaria izan zen. Hain handia izan zen gortean izandako eragina, zenbait kasutan bere botoa erabakigarria izan zela. Abortatzeko eskubidearen eta homosexualen eskubidearen boto kasuetan bezela, historian zehaztu dituztenak. 1952an Stanfordeko zuzenbide fakultatean graduatu zen. Legelari izan aurretik, Sandra Kaliforniako abokatuen fiskal laguntzaile gisa hasi zen lanean eta geroago abokatu zibila Alemanian. 1965ean Arizonako auzitegi fiskal nagusiko laguntzaile izendatu zuten. 1973an Estatuko Senatuan liderra izan zen. 1975ean Maricopa konderriko auzitegi nagusiko epaile hautatu zuten 1979ra arte, geroago, Arizonako apelazio-auzitegira gora egin zuten. 1981an AEB-tako lehendakariak gorte gorenerako izendatu zuen.
Bizitza pertsonala
1952an John Jay O 'Connor III.arekin ezkondu zen. Hiru seme-alaba izan zituzten, Scott, Brian eta Jay. 1988an, sabel minbizia diagnostikatu zioten, mastektomia egin zioten. Bere postua utziko zuela pentsatu zuten. Baina minbiziaren aurka borrokatu eta gortean jarraitu zuen. 1989an Alzheimerra diagnostikatu zioten senarrari, buru narriadura izan zuen, 2009an hil zen arte. Urte berean, Sandrak iCivics izeneko irakaskuntza hasi zuen, ikasleek gobernu estatubatuarraren funtzionamendua uler zezaten.
Liburuak
Sariak
Sandraren ibilbidean zehar hainbat sari lortu ditu:
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Day O´Connor, Sandra. (2002). Lazy B. .
- ↑ (Ingelesez) Day O 'Connor, Sandra. (2002). The majesty of the law. .
- ↑ (Ingelesez) Day O 'Connor, Sandra. (2013). Out of Order. .
Kanpo estekak