Sam & Max Hit the RoadLucasArts bideo-joko konpainiaren abentura grafiko bat da. 1993ko azaroan MS-DOS sistema eragilearentzako bertsioa argitaratu zen eta 1995eanMac OS sistema eragilearentzako bertsioa. 2002anWindowsrekin bateragarria zen bertsioa argitaratu zen. Konpainia honetako SCUMM motor eragilea erabiltzen zuen bederatzigarren abentura grafikoa izan zen, iMUSE soinu sistema interaktiboa ere bazuen.
Sam eta Max txakur batek eta untxi batek osatutako soldatapeko ikerlari parea dira. Samek (txakurra) detektibe on orok erakutsi beharreko zentzu ona irudikatzen du, aldiz, Maxek (untxia) bere itxura xaloaren pean inongo eskrupulurik gabeko psikopata basatia ezkutatzen du, denaz eta denetaz trufatzen da, bere laguna barne. Biek kasurik bitxienak ere argitzen dituen detektibe bikote paregabea osatzen dute.
Egun batez euren bulegora anai siames batzuen jabetzakoa den zirku baten laguntza eskea duen mezua iritsiko zaie: dirudienez, beren zirkuko ikuskizun nagusia den yeti izoztuak ihes egin eta kinka larrian utzi ditu. Une horretatik aurrera bi detektibeek yetia topatu eta kasua konpontzeari ekingo diote, ergelkeria, jazza, umore surrealista eta ekologia bezalako osagaiak dituen abentura batean AEBtan barna bidaiatuz.