Monkey Island saila nahiz LucasArts abentura grafikoen zaleek 30 urte luzez eskatu eta zain egon ziren jarraipena izan zen.
Ron Gilbert estatubatuar bideo-joko diseinatzaileak sortutako Monkey Island (1990) bideo-joko sail ezagunaren abentura grafikoetako bat da eta Monkey Island 2: LeChuck's Revenge (1991) abentura grafikoaren jarraipena. 1992an LucasArts konpainia utzi zuenetik Gilbertek sortutako lehen Monkey Island abentura grafikoa da. Aurreko bi abentura grafikoetan Guybrush Threewood protagonistari ahotsa jarri zion Dominic Armatok ere honako jarraipenean parte hartu zuen.
Argumentua
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Jada heldua eta seme baten aita den Guybrush Threepwood protagonista jende arriskutsuak gobernatutako uharteetan iraganeko bere adiskideminekin nahiz aurpegi berriekin topatuko da. Guybrushek loriaren bilaketan itsasbidaiak burutu eta puzzle eta igarkizunak asmatu eta egoera xelebreei aurre egin beharko die.