Euskal Herriko Unibertsitatean Biokimika ikasketak egin zituen eta 2011n lortu zuen doktore titulua, Doktorego-tesian prostatako minbizia diagnostikatzeko metodo ez-inbaditzaile bat garatu eta baliozkotu zuen.[1]
Geroago, Saioa Domínguez lanean aritu da minbizirako diagnostiko molekularreko produktuak garatzeko proiektuak ikertzen eta kudeatzen. Besteak beste, “Prostatako minbizia diagnostikatzeko metodo ez-inbaditzaile bat garatzea eta baliozkotzea” proiektua zuzendu du Proteomika enpresan eta OncoMatrix enpresaren zuzendaria zen 2024an.[2]