Aixeberri

Aixeberri
Sorrera: 1996
Txupinera: Sonia Charcan, 1997
Saioa Dominguez, 2018
Egoitza: Arbolantxa zeharkalea 6 (Otxarkoaga)
Leloa:
Kideak:
Koloreak: Mahoizko gona ala frakak, kamiseta urdina logotipoagaz eta gerriko gorria
Egoera: Aktiboak
Webgunea:

Aixeberri Bilboko konpartsa euskalduna da, Otxarkoagako auzoan aktiboki parte hartzen du era dezberdinetan: Maiatzean ospatzen diren umeentzako jardunaldietan, jaietan sukaldaritza leihaketa antolatzen eta auzoan lanean dabiltzan elkarte ezberdinei laguntzen (Tendel, Otxartabe…).

Kirola ere Aixeberriren oinarri garrantzitsu bat izanik, “Club de Baloncesto Amigos de Otxarkoaga” saskibaloi taldea babesten du eta 2012.an Aixemendi mendi taldea sortu zuen.

Historia

Mendira igotzeko, afaltzeko, solasean ibiltzeko…elkartzen zen lagun talde bat zen, eta 1996an aurrerapauso bat ematea erabaki zuen eta elkarte bihurtu, beraien burua ezagutarazteko eta, Bilboko Aste Nagusian parte hartzeko.

Hainbat lehiaketa gastronomikoetan 40 garaikur baino gehiago lortu ditu, hainbat sari aratusteetan, konpartsa parte hartzaileenaren garaikurra eta ur jokoetan bandera urdin bat ere bai.

Txupinerak

Sonia Charcan konpartsakide kazetaria Aste Nagusiko Txupinera izan zen 1997an Aixeberri izenean. Unai Iturriaga izan zen urte hartako pregoilaria. Orduan hasi zen erabiltzen Badator Mari jaia abestia, Edorta Jimenezen hitzak eta Kepa Junkeraren musika moldaketak dituena.[1][2][3] Sonia Charcan zazpi urterekin Abesbatza konpartsako kidea izan zen 1978an Bilboko lehen Aste Nagusian. konpartsa horrek 1982ra bitarte iraun zuen.[4]

Saioa Dominguez konpartsakide biokimikaria Bilboko Aste Nagusiko Txupinera izan zen 2018an Aixeberri konpartsaren izenean. Zorion Egileor izan zen urte hartako pregoilaria. bukaeran Konpartsen Koordinadorak Saioa eta Zorion zoriondu zituen astean zehar egindako lanarengatik. Fin ibili ziren eta prestutasun handiz jai herrikoi hauen ikono izan ziren.[5] Saioa 2000tik da Aixeberri kidea.[6]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Bengoa, María. (1997ko abuztua). «"En mí tienen una baza segura"» Bilbao aldizkaria (Bilboko udala).
  2. (Gaztelaniaz) Goikoetxea, Agustin. (2023-08-24). «Las txupineras ya tienen su canción gracias al trabajo coral capitaneado por Xabi Aburruzaga» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  3. (Gaztelaniaz) Gómez, Luis. (2022-11-15). «Muere Lurdes Luque, antigua presidenta de Bilboko Konpartsak» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  4. (Gaztelaniaz) Bengoa, María. (1997ko abuztua). «"En mí tienen una baza segura"» Bilbao aldizkaria (Bilboko udala).
  5. Konpartsak, Bilboko. (2018-08-27). «Herritarrek opari egin diote Marijaiari: Aste Nagusiko jai-eredu parte-hartzailea berretsi dute» Bilboko Konpartsak (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  6. Jainaga Larrinaga, Zihara. (2018-08-24). ««Ahal izanez gero, Aste Nagusia egun batzuk gehiago luzatuko nuke»» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).

Ikus, gainera

Kanpo estekak