Konpartsaren izena "Mecagüen el Quinto Centenario" kanpainan du jatorria. Urte horretan Ameriketako "aurkikuntzaren" bosgarren mendeurrena ospatu zuten estatu administrazioek. Diskurtso ofizialari aurre egiteko kontrakanpaina bat antolatu zuten talde internzionalistek 500 urtetako genozidioa salatzeko, aurkikuntza baino sarraskia izan zela azpimarratuz eta Latinoamerikan erresistentzia hasi zela jakinaraziz.
Egun, Bilbon antolatzen diren jai ekitaldietan parte hartzen du. Konpartsan ehun kidetik gora aritzen dute eta Aste Nagusia eredu herrikoi eta partehartzailea defendatzeko helburua dute.
Historia
Nikaragua, Kuba edota El Salvadorren egindako elkartasun brigadetatik ekarritako borroka, aldarrikapen, erritmo, zapore eta giroa gure Aste Nagusiarekin uztartu nahi izan zituzten.
Geroztik, hamaika herrirekiko elkartasun sareak josi dituzte, hala nola Amerika Latinoko hainbat herrialde, Palestina, Kurdistan edo Grezia besteak beste. Beti ere ikuspuntu antikapitalista, antinperialista eta feministatik.