1988 urtean, Bilboko konpartsero batzuk batu ziren konpartsa berri bat eratzeko helburu bakar batekin, Bilboko Aste Nagusian parte hartzea eta gozatzea. Konpartsa honek Gogorregi izena hartu zuen.
Horren ostean, konpartsa hau lan egiten hasi zen Aste Nagusi anitza garatzeko asmoz, eta, era honetan, bilbotar guztien parte hartzea jaietan sustatzeko. Bilboko jaiak Bizkaia eta Euskal Herrian sona handikoak dira.
Azken urteotan, konpartsa hau Pio Baroja Enparantzan kokatu izan da. Leku ezberdinetan egon ondoren, Areatzatik Albiako Lorategietara pasatu ziren, eta handik Pio Baroja enparantzara bertara.
2005 urtean, Bilboko Konpartsak federaziotik at gelditu zen.
2011az geroztik, Mini-Gogorregi izeneko maketa eraikitzen ari dira, hainbat eraikuntza piezarekin. Era berean, baditu argi eta soinu efektuak; eta web orri bat, maketari buruzko argazki, bideo, albiste... guztiak jasotzeko.[1]
Ekintzak
Txosna Bilboko jaietan
Inauteriak
Gabon kantak
Konpartsero eguna
Kultura ekintzak
Mini-Gogorregi maketa
Irudia
Gogorregiren irudiak (edo logoak) Gogortxu du izena. Euskal herritar mutil bat da, eta harri bat altxatzen ageri da. Nahiz eta konpartsaren historian beste izen batzuk ere izan dituen, Gogortxu da gaur egun duena. Tradizioko arropak erabiltzen ditu: mahoizko prakak, abarkak, gerrikoa, alkandora zuria eta txapela buruan.
Aste Nagusia amaituta, Gogorregiko konpartsakideek puzgarri batzuk bizkarrean jarrita zerura jaurtitzen dute.
Jendez gainezka dago arenalie
aurten be heldu jaku aste nagusie
Marijaia hor deku gorriz jantzite
aste osoan ez dau lo egingo be
Bilboko anbientea hasi da berotan
kolorez urdin arrosaz darubi bihotzean
Anima zaitez gugaz kantatzera:
JAIETAN JAI
GOIZETIK GAUERA
GOGORREGI
txup txup ( x 5)
2015. urtean Gogorregiren 2. abestia sortu zan, ordutik Gogorregiko txosnan entzugai dagoena.
Kokalekua
Bilboko Aste Nagusian, Pio Baroja enparantzan dago Gogorregiren txosna.