Bertsolaritzan, bi aldiz izan da Bizkaiko txapeldun. Ezagunak izan dira Igor Elortza lagunarekin izandako finalak. Bertsolari Txapelketa Nagusian sei aldiz izan da finalista eta 2005ean txapeldunorde gelditu zen, Andoni Egañaren atzean. Batez ere irudimenean jo du goia; hori da Unairi aipatzen zaiona, batez ere.[3] Txapelketatik kanpo ere hamaika saio egin ditu, batzuetan bertsoa eta literatura uztartuta.[4]
Bertsolaritzako lorpenak
15 urterekin Bizkaiko txapelduna izan zen 1990. Hurrengo bi urtetan berriro lortu zuen, baita Euskal Herri mailan ere. Geroago, helduen mailan birritan izan da Bizkaiko txapeldun eta Bertsolari Txapelketa Nagusian sei bider finalista eta txapeldunorde izatera ere heldu zen 2005eanAndoni Egañaren atzean, lau bider txapeldun izan zena.
Gu ta Gutarrak taldearekin beste disko bat atera du. Bi proiektuetan Igor Elortza adiskideak ere parte hartu du.
Komikilari
Marrazkilari gisa, komikigintzan ere aritzen da: Xabiroi aldizkarian, Gaur8 astekarian, Jakin aldizkarian eta H28 aldizkarian kolaboratzen duelarik. Zugaz/art goitizena erabiltzen du.[9] Komiki-gidoigintzan ere zenbait lan egin ditu, besteak beste:[10]
2019ko ekainetik, Gara egunkariko eguneroko zinta grafikoaren egilea da Zugazart izenarekin (amaren deitura ZUGAZa-ARTaza da), Javier EtayoTasioren lekukoa hartu zuen bigarren honek erretiroa hartu zuenean.[15][16][17]
2023ko Argia aldizkariko Prentsa Saria Zugazart-en zintei esleitu zieten, aktualitateko gaiei eta auziei «umorez eta zorrotz» heltzeagatik.[18]
↑Abizena Zugaza-Artaza idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Zugatza-Artatza onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.