Rosa Maria Sardà

Rosa Maria Sardà

(2012)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRosa Maria Sardà i Tàmaro
JaiotzaBartzelona1941eko uztailaren 30a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBartzelona2020ko ekainaren 11 (78 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: linfoma
Familia
Ezkontidea(k)Josep Maria Mainat (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakantzerki zuzendaria, komediantea, telebista aurkezlea, antzerki aktorea, zinema aktorea, aktorea eta film-zuzendaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0003030 Allocine: 15982 Allmovie: p151836
Musicbrainz: 01d4a3d3-ab61-473b-a493-44379f2c58c4 Edit the value on Wikidata
Rosa María Sardà (aurrean, erdian) saharar herriarekiko elkartasuna, 2012
Rosa Maria Sardà, Francesc Bellmunt eta Juan Echanove Rateta, Rateta filmearen grabazioan, 1990
Una orgia a Formentera lanean, 1995
Rosa María Sardà eta Joan Pera TerraBaixa lanean, Romea Antzokia 1976

Rosa Maria Sardà i Tàmaro (Bartzelona, Katalunia, 1941eko uztailaren 30a - Ibidem, 2020ko ekainaren 11) umorista, aktore, telebistako aurkezle eta antzerki-zuzendari kataluniarra izan zen.[1] Aktore komiko gisa hasi zen, eta azken urteotan aktore dramatiko gisa aritu zen gaztelaniaz eta katalanez. Javier Sardà kazetariaren arreba zen.

Biografia

Bartzelonan jaioa, Sardà ikuskizuneko pertsona-familia batekoa zen. Josep Maria Mainat aktorearekin ezkondu zen, La Trinca hirukote komikoko kidea, eta Javier Sardà kazetariaren arreba nagusiena zen.[2] Beste hiru neba-ahizpa izan zituen, eta horietako bat hiesaren ondorioz hil zen 1980an.[3] Pol Mainat semea aktorea da eta elkarrekin lan egin zuten Abuela de verano lanean.[4]

Autodidakta izan zen. Zaleen antzerkia egiten hasi zen Bartzelonako Horta auzoan. 1962an antzerki profesionalera pasatu zen, Dora Santacreu eta Carlos Lucenaren konpainian hasi zenean, Alfonso Pasoren Cena de matrimonios lanarekin, eta konpainia horretatik Alejandro Ulloarenera pasatu zen, gero Pau Garsaballenera, En Baldiri de la Costa lanarekin.

Ondoren, telebistara egin zuen jauzia: 1975ean Una vella, coneguda olor lanean protagonista izan zen, Josep Maria Beneten lanean oinarritua, eta 1979an Festa amb Rosa Maria Sardà saioa aurkeztu zuen. Mundu zinematografikoan debuta egin zuen Ventura Pons-en El vicario de Olot lanarekin.

1980ko hamarkadako azken urteetan zineman nabarmendu zen, garai hartan Luis García Berlangaren Moros y Cristianos (1987) filmean parte hartu zuen,[5] eta Espainiako telebistako saioetan, hala nola Olé tus videos eta Ahí te quiero ver, non aurkezteaz gain, gidoiak garatu zein gainbegiratu zituen eta esketx desberdinak zuzendu eta antzeztu zituen, [6] Bertolt Brechten Madre coraje y sus hijos lanean egin zuen bere lehen paper dramatikoa Zentro Dramatiko Nazionalean (Madril, 1986).[7] Antzerki zuzendari gisa debutatu zuen Josep Maria Benet antzerkigilearen Ai carai! (1989) komediarekin.[8]

1990eko hamarkadan Fernando Colomorekin lan egin zuen El efecto mariposa filmean, Ventura Pons-ekin Caricias eta Amigo/Amado lanekin, Francesc Betriurekin La duquesa roja lanean eta Fernando Truebarekin La niña de tus ojos filman. Emakumezko antzezpen onenaren Goya saria jasotzeko hautagaia izan zen, eta bi aldiz irabazi zuen Manuel Gómez Pereiraren ¿Por qué lo llaman amor cuando quieren decir sexo? eta Joaquín Oristrellen Sin vergüenza lanekin.[9]

Gainera, Goya Sarien zeremonia-maistra izan zen hiru aldiz, 1993an, 1998an eta 2001ean, eta aurkezle gisa agertu zen berriro 2009ko eta 2010eko Galaren amaieran.

Bere ibilbidearen azken urteetan antzerkiari lotuago egon zen. Bertan hainbat pertsonaia interpretatu zituen, hala nola Margaret Edsonen Wit lanean (2004) Vivan Bearing doktorea, edo Federico García Lorcaren La casa de Bernarda Alba (2009) lanean Ponciaren papera, Nuria Espert ondoan zuela.

Hala eta guztiz ere, Pedro Almodóvarren Todo sobre mi madre (1999), Icíar Bollaínen Te doy mis ojos (2003) eta Emilio Martínez-Lázaroren Ocho apellidos catalanes (2015) film ezagunetan parte hartzen jarraitu zuen.

2017an uko egin zion Sant Jordiko Gurutzeari, 1994an Kataluniako Generalitateak eman baitzion.[10][11]

Bartzelonan hil zen, 2020ko ekainaren 11n, 78 urte zituela, 2014az geroztik izandako minbizi linfatiko baten ondorioz.[12]

Filmografia

  • El certificado (1970)
  • El vicario de Olot (1980)
  • La ràdio folla (1986)
  • Moros y cristianos (1987)
  • Un submarí a les tovalles (1990)
  • Rateta, rateta (1990)
  • Ho sap, el ministre? (1991)
  • ¿Por qué lo llaman amor cuando quieren decir sexo? (1992)
  • La fiebre del oro (1993)
  • El cianuro... ¿solo o con leche? (1993)
  • Escenas de una orgía en Formentera (1994)
  • Enciende mi pasión (1994)
  • L'enfonsament del Titanic (1994)
  • Alegre ma non troppo (1994)
  • Suspiros de España y Portugal (1995)
  • Pareja de tres (1995)
  • El efecto mariposa (1995)
  • La duquesa roja (1996)
  • Actrices (1996)
  • Siempre hay un camino a la derecha (1997)
  • Grandes ocasiones (1997)
  • Caricias (1997)
  • Airbag (1997)
  • Mátame mucho (1998)
  • La niña de tus ojos (1998)
  • Amic/Amat (1998)
  • Todo sobre mi madre (1999)
  • Anita no pierde el tren (2000)
  • Torrente 2, misión en Marbella (2001)
  • Sin vergüenza (2002)
  • El viaje de Carol (2002)
  • El embrujo de Shanghai (2002)
  • Dos tipos duros (2002)
  • Deseo (2002)
  • A mi madre le gustan las mujeres (2002)
  • Te doy mis ojos (2003)
  • Vete de mí (2006)
  • Chuecatown (2007)
  • Barcelona (un mapa) (2007)
  • Rivales (2008)
  • La vida empieza hoy (2010)
  • Maktub (2011)
  • Any de Gràcia (2012)
  • Rey gitano (2015)
  • Ocho apellidos catalanes (2015)
  • La reina de España (2016)
  • Segunda oportunidad (2018)
  • Salir del ropero (2020)

Antzerkia

Lan zerrenda (IMD), urtea lanaren izenburua eta norena den hurrenez hurren:

  • (1965) "Cena de matrimonios", Alfonso Paso.
  • (1965) "En Baldiri de la costa", Joaquim Muntanyola. Zuzendaria Francisco Díaz.
  • (1967) "El rellotge", Joan Brossa. Zuzendaria Carlos Lucena.
  • (1968-1969) "El meu marit té una turca", Rafael Richart. Zuzendaria Rafael Richart.
  • (1968) "Vent de garbí i una mica de por", Maria Aurèlia Capmany. Zuzendaria Josep Anton Codina.
  • (1969) "El món per un forat", Joan Mas. Zuzendaria Antoni Chic.
  • (1969) "No juegues con el amor... en primavera", Rafael Richart. Zuzendaria Rafael Richart.
  • (1969-1970) "Aquell atractiu que es diu 'El Knack' o qui no té grapa no engrapa", Ann Jeliscoe. Zuzendaria Ventura Pons.
  • (1970) "Tot enlaire", Jaume Picas. Zuzendaria Jaume Picas.
  • (1970) "Casada con dos vivos", Riveiruele eta Santana.
  • (1971) "Noies perdudes en el paradís", Antoni Ribas. Zuzendaria Antoni Ribas.
  • (1971) "Trincar i riure", Jaume Picas. Zuzendaria Salvador Mel·lo.
  • (1971) "El clarinete", dRonald Kindler. Zuzendaria Ramiro Basconte.
  • (1972) "Xauxa... un musical jove!", Jaume Picas eta La Trinca. Zuzendaria Mario Gas.
  • (1972) Eskaintza: "Un pobre diable", Xavier Regàs. Zuzendaria Joan Borràs.
  • (1972) "L'auca del senyor Llovet", Jordi Teixidor. Zuzendaria Ventura Pons.
  • (1973) "Berenàveu a les fosques", Josep M. Benet eta Jornet. Zuzendaria Josep M. de Sagarra.
  • (1973-1974) "Mort de Gana Show", La Trinca, Florenci Foix, M. Aurèlia Campmany, Jaume Vidal Alcover eta Jordi Teixidor. Zuzendaria Joan German Schroeder.
  • (1973) "La pereza", Ricardo Talesnik. Zuzendaria Sergi Schaaff.
  • (1974) "Tartan dels micos contra l'estreta de l'Ensanche",Terenci Moix eta La Trinca. Zuzendaria Terenci Moix.
  • (1974) "Los hijos del Sol", Maksim Gorky. Zuzendaria Esteve Polls.
  • (1975) "El criat de dos amos", Carlo Goldoni. Zuzendaria Esteve Polls.
  • (1976) "Roses roges per a mi", Sean O'Casey. Zuzendaria Just Segarra, Francesc Nel·lo y Josep Montanyès.
  • (1976) "Terra baixa", Àngel Guimerà. Zuzendaria Ricard Salvat.
  • (1976) Tributo a: "Homenatge a García Lorca".
  • (1977) "Lucrècia Borja", Josep Anton Codina. Zuzendaria Josep Anton Codina.
  • (1978) "Sopa de pollastre amb ordi", Arnold Wesker. Zuzendaria Josep Montanyès.
  • (1978) "Esperando a Godot", Samuel Beckett. Zuzendaria Vicente Sáinz de la Peña.
  • (1979) "Rosa i Maria", Bertolt Brecht, Miquel Martí i Pol, Terenci Moix, D. Villán y Ireneusz Iredynsky. Zuzendaria Lluís Pasqual.
  • (1979) Actuación especial: "1ª Festa Urbana de Barcelona". Zuzendaria Pierre Roca y Fede Sardà.
  • (1979) "Quan la ràdio parlava de Franco o Vides de plexiglàs", Josep Maria Benet i Jornet eta Terenci Moix. Zuzendaria Joan Ollé.
  • (1979) "Descripció d'un paisatge", Josep M. Benet i Jornet. Zuzendaria Joan Ollé.
  • (1980) 'El balcó', Jean Genet. Zuzendaria Lluís Pasqual.
  • (1980) Benefit Gala: "Festival a favor de La Sal".
  • (1980-1981) "Una estona amb la Sardà", Terenci Moix eta Rosa M. Sardà. Zuzendaria Lluís Pasqual.
  • (1982) "Duet per a un sol violí", Tom Kempinski. Zuzendaria Lluís Pasqual.
  • (1982-1983) "Yo me bajo en la próxima ¿y usted?", Adolfo Marsillach. Zuzendaria Adolfo Marsillach.
  • (1982) Eskaintza: Lluís Nonell.
  • (1982) Ekitaldi berezia: "La poesia i la cançó per la pau".
  • (1985) "Madre Coraje y sus hijos", Bertolt Brecht. Zuzendaria Lluís Pasqual.
  • (1989) Dirección de "Ai, carai!", Josep M. Benet i Jornet.
  • (1989) Eskaintza: "Paraula de poeta: Feliu Formosa". Zuzendaria Josep Montanyès.
  • (1992) "L'hostal de la Glòria", Josep Maria de Sagarra. Zuzendaria Josep Montanyès.
  • (1992) Ongintza-gala: "Yo también puedo tener sida".
  • (1994) Zuzendaritza: "Fugaç", Josep M. Bernet i Jornet.
  • (1994) Zuzendaritza: "Shirley Valentine", Willy Russell.
  • (1996) Zuzendaritza: "El visitant", Eric-Emmanuel Schmitt.
  • (1998) Elitaldi berezia: "Brecht X Brecht: 1898-1998". Zuzendaria Mario Gas.
  • (1999) Zuzendarikidetza: "Cantonada Brossa".
  • (2000) "Olors", Josep Maria Benet i Jornet. Zuzendaria Mario Gas.
  • (2004-2006) "Wit", Margaret Edson. Zuzendaria Lluís Pasqual.
  • (2007) "Tres Dramolette", Thomas Bernhard. Zuzendaria Carme Cané.
  • (2008) Eskaintza: "Homenaje a Fernando Fernán Gómez". Zuzendaria Mario Gas.
  • (2008) Zuzendaritza: "Petó públic", Àngel Burgas.
  • (2009) "La casa de Bernarda Alba", Federico García Lorca. Zuzendaria Lluís Pasqual.
  • (2011-2012) "Sagarra dit per Rosa M. Sardà", Josep Maria de Sagarra. Zuzendaria Carme Cané.
  • (2012-2013) Ekitaldi berezia: "Cartes impertinents", Maria Aurèlia Capmany. Zuzendaria Pau Carrió Lucía.
  • (2012-2013) "Dubte", John Patrick Shanley. Zuzendaria Sílvia Munt.
  • (2012) Egilekidetza: "Mgogoro", Matías Feldman, Carol López eta Jaume Policarpo. Zuzendaria Mentidera Teatre.
  • (2012) Eskaintza: "Pavlovsky. 50 anys a l'escenari".
  • (2013) Egilekidetza: "L'accident", Carme Cané.
  • (2013) "TV i misèria de la II Transició", Albert Boronat eta Carme Portaceli. Zuzendaria Carme Portaceli (ahotsa).
  • (2013) Eslaintza: "10 anys recordant Miquel Martí i Pol". Zuzendaria Josep Maria Mestres.
  • (2014-2015) "El caballero de Olmedo", Lope de Vega. Zuzendaria Lluís Pasqual.
  • (2014) Antzespen berezia: "Love for Shakespeare", William Shakespeare. Zuzendaria Lluís Pasqual. Teatre Lliure, BCN.
  • (2015) "CrecEnUnSolDéu", Stefano Massini. uzendaria Lluís Pasqual.
  • (2016) Antzespen berezia: "De Damasc a Idomeni".
  • (2017) Irakurketa: "El ferrer de tall", Frederic Soler. Zuzendaria Lluís Pasqual.
  • (2018) Irakurketa: "Bérénice", Jean Racine. Zuzendaria Lluís Pasqual.
  • (2019) Zuzendaritza: CredoinunsolODIO", Stefano Massini.

Telebista

  • El coleccionista de ruidos, Novela saioan (1969)
  • La mujer del cementerio, Escritores en televisión saioan (1971)
  • La segunda receta, Sospecha saioan (1973)
  • El castillo de Merret, Ficciones (1973)
  • La nariz, Ficciones saioan (1973)
  • El castillo de Rackrent, Ficciones saioan (1974)
  • Dinero del purgatorio, Original saioan (1975)
  • La esfinge furiosa, Teatro estudio saioan (1978)
  • La dama de las camelias, Estudio 1 saioan (1978)
  • Les nits de la tieta Rosa (1980)
  • Prohibido suicidarse en primavera, Estudio 1 saioan (1981)
  • La noche de los cien pájaros, Estudio 1 saioan (1981)
  • Ahí te quiero ver (1984-1985, 1986-1987)
  • Olé tus vídeos (1991)
  • Villa Rosaura (1994)
  • Las amargas lágrimas de Petra von Kant, Estudio 1 saioan (2001)
  • Una pareja abierta, Estudio 1 saioan (2002)
  • Majoria absoluta (2004)
  • Abuela de verano (2005)
  • Dues dones divines (2011)

Diskografia

  • Xauxa, (Edigsa, 1972)
  • Bestiari, (Edigsa, 1972)
  • Festa amb Rosa Mª Sardà, (Ariola, 1979)
  • Dones, flors i violes, (Puput!, 1980)

Sariak eta hautagaitzak

Urtea Kategoria Pelikula Emaitza
1993 Emakumezkoen banaketa-interpretaziorik onena ¿Por qué lo llaman amor cuando quieren decir sexo? Irabazlea
1998 Emakumezkoen banaketa-interpretaziorik onena La niña de tus ojos Hautagaia
2001 Emakumezkoen banaketa-interpretaziorik onena Sin vergüenza Irabazlea
Urtea Kategoria Filma/TB/Muntaketa Emaitza
1982 Antzerki-lanik onena Duet per a violí

Yo me bajo en la próxima, ¿y usted?

Hautagaia
1984 Telebistako interpreterik onena Ahí te quiero ver Hautagaia
1993 Zinemako aktorerik onena La fiebre del oro Finalista
2003 Antzerki-aktore onena Wit Irabazlea
2005 Telebistako aktorerik onena Abuela de verano Hautagaia

Aktoreen Batasunaren sariak

Urtea Kategoria Filma/TB/Muntaketa Emaitza
1998 Zinemako bigarren mailako interpretaziorik onena La niña de tus ojos Hautagaia
1999 Zinema-banaketaren interpretazio onena Todo sobre mi madre Hautagaia
2001 Zinema-banaketaren interpretazio onena Sin vergüenza Irabazlea
2005 Telebistako aktore protagonista onena Abuela de verano Hautagaia
2009 Antzerkiko aktore protagonista onena La casa de Bernarda Alba Irabazlea

Idazle Zinematografikoen Zirkuluaren Dominak

Urtea Kategoria Pelikula Emaitza Erref.
2001 Bigarren mailako aktore onena Sin vergüenza Hautagaia [13]

Espainiako Telebista Akademiaren sariak

Urtea Kategoria TBa Emaitza Erref.
2001 Emakumezkoen interpretazio onena Las amargas lágrimas de Petra von Kant Hautagaia [14]
2002 Emakumezkoen interpretazio onena Una pareja abierta Hautagaia

Urrezko TP sariak

Urtea Kategoria TBa Emaitza Erref.
1984 Aurkezlerik onena Ahí te quiero ver Irabazlea [15]

Butaka sariak

Urtea Kategoria Filma/Muntaia Emaitza Erref.
1997 Kataluniako zinemako aktorerik onena Aktoreak (ex aequo) Irabazlea [16]
1998 Kataluniako zinemako aktorerik onena Caricias Hautagaia
2002 Kataluniako zinemako aktorerik onena A mi madre le gustan las mujeres Hautagaia
2004 Kataluniako antzerki-aktore onena Wit Irabazlea
2009 Kataluniako antzerki-aktore onena La casa de Bernarda Alba Hautagaia
2013 Ohorezko Butaka saria - Irabazlea [17]
Urtea Kategoria Muntaia Emaitza Erref.
2005 Emakumezko aktore protagonista onena Wit Irabazlea [18]
2009 Emakumezko aktore protagonista onena La casa de Bernarda Alba Hautagaia [19]
2015 Ohorezko max. - Irabazlea [20]
Urtea Kategoria Pelikula Emaitza Erref.
2001 Europako emakumezko aktore onenaren Jameson saria Anita no pierde el tren Hautagaia [21]

Toulouseko Espainiako Zinemaldia

Urtea Kategoria Pelikula Emaitza Erref.
2010 Violette d'Or emakumezko aktore onenari La vida empieza hoy (ex aequo) Irabazlea [22]

Beste sari eta hautagai batzuk

  • Margarida Xirgu Oroimenezko Sariaren irabazlea (1979-1980), Rosa i Maria eta El balcó lanengatik.
  • Kataluniako Generalitatearen Zinematografia Saria (1993) irabazi zuen, La fiebre de oro lanarengatik.
  • Anita no pierde el tren lanean izan zuen papera zela eta, Sardàk sari hauek irabazi zituen:
    • Peñíscolako Nazioarteko Komedia Zinemaldiaren Saria (2001).[23]
    • Miamiko Zinema Hispanoko Jaialdiko Saria (2001).
    • 2001eko Mar del Platako Nazioarteko Zinemaldiko Saria: Aipamen Berezia.
  • 2005eko Zapping Sarietarako hautagaia, Abuela de verano lanarekin.
  • Antzerkiko Valle Inclán sarietarako hautagaia (2009), La casa de Bernarda Alba lanarekin.

Bere ibilbideagatiko sariak

Erreferentziak

  1. Catalunya, eldiario es. «Muere la actriz Rosa Maria Sardà a los 78 años» eldiario.es.
  2. Rosa María Sardá, Premio Málaga SUR del Festival de Cine. Diario Sur 5 de marzo de 2010.
  3. Eyre, Pilar. (20 de enero de 2002). Éste es el tercer Sardá. El Mundo.
  4. «Pol Mainat» IMDb.
  5. Rosa María Sardá, Premio Málaga SUR del Festival de Cine. Diario Sur 5 de marzo de 2010.
  6. MASCORT, Cuca. (2 de diciembre de 1986). Rosa María Sardà prepara nuevos programas de Ahí te quiero ver. El País.
  7. HARO TECGLEN, Eduardo. (7 de febrero de 1986). Un relato sin emoción. El País.
  8. ANTÓN, Jacinto. (3 de octubre de 1989). Rosa María Sardà. El País.
  9. Premios Goya: protagonistas - Rosa Maria Sardà. Fotogramas.
  10. Coixet, Isabel. (19 de noviembre de 2017). Rosa y Sant Jordi. .
  11. Rosa María Sardà devuelve la Cruz de Sant Jordi. .
  12. Muere Rosa María Sardá a los 78 años. .
  13. Awards for Rosa Maria Sardà. Internet Movie Database.
  14. Awards for Rosa Maria Sardà. Internet Movie Database.
  15. Awards for Rosa Maria Sardà. Internet Movie Database.
  16. Awards for Rosa Maria Sardà. Internet Movie Database.
  17. Rosa María Sardà, Premio Butaca honorífico. .
  18. [http://www.premio smax.com/dyn/conoce_los_premios_max/palmares/ficha_candidato.php?id_seccion=15&id_candidato=5977 Premios Max - Palmarés. ] Premios Max.[Betiko hautsitako esteka]
  19. Ganadores de la 13ª EDICIÓN (2010) de los Premios Max de las artes escénicas. Premios Max.
  20. Copia archivada. .
  21. Awards for Rosa Maria Sardà. Internet Movie Database.
  22. Palmarés del Festival Cinespaña 2010 Txantiloi:Wayback: en conjunto con Pilar Bardem, María Barranco, Sonsoles Benedicto y Mariana Cordero.
  23. R. M.. (3 de junio de 2001). Anita no pierde el tren, triunfadora en Peñíscola. ABC.
  24. «La actriz Rosa Maria Sardà recibe esta noche el Premio Málaga»
  25. «Rosa María Sarda, Miguel Rellán y María Pagés, galardonados por la AISGE Txantiloi:Wayback»
  26. Rosa Maria Sardà, Gaudí de Honor 2016 por su «carácter y personalidad». .
  27. Coixet, Isabel. (19 de noviembre de 2017). Rosa y Sant Jordi. .

Ikus, gainera

Kanpo estekak