Komediante edo umorista publikoari entretenitu nahi dion aktorea da; horretarako ikusleek barre egin arazten saiatzen da. Helburu horrekin txantxak egiten ditu, egoera komikoak antzezten ditu edo bakarrizketa umoretsuak antzezten ditu. Komediante eta pailazo antean dagoen desberdintasuna nagusia janzkeran datza. Pailazoa oso margotuta agertzen da eta haren janzkera nabarmena da. Komedianteak, ordea, janzkera nahiko arrunta darama eta haren umorearen oinarria mintzaeran dago. Beste desberdinatasuna komediante eta komiko artekoena da; Ed Wynn komediantearen ahoan jarri da esaldi hau: "A comedian is not a man who says funny things. A comedian is one who says things funny" (Komediante batek gauza barregarriak esaten ditu eta komiko batek gauza barregarriak egiten ditu).[1]