Richard Alexander Burns (Reading, Berkshire, 1971ko urtarrilaren 17a - Westminster, 2005eko azaroaren 25a) ingeles auto gidaria izan zen. Munduko Rally Txapelketa Irabazi zuen 2001ean.
Zortzi urterekin hasi zen autoak gidatzen eta 1988an rallyetan gidatzen hasi zen. 1990ean munduko rally txapelketan debutatu zuen eta 2003an erretiratu zen. 104 rallyetan lehiatu zen eta hamar garaipen lortu zituen. 2001ean munduko txapeldun izan zen eta 1999an eta 2000n txapeldunorde.
34 urterekin hil zen, garuneko minbizi baten ondorioz.
MRT Garaipenak
Kanpo estekak