Polyommatus damon Lycaenidae familiako tximeleta espezie bat da. Hainbat tokitan kobre tximeleta izena ere ematen zaio. Europan eta Asian aurkitzen da, Iberiar penintsulatik Mongoliaraino[1].
Denis eta Schiffermüller naturalistek deskribatu zuen 1775. urtean.
Deskribapena
Tximeleta txikia da, hegal-zabalera 20-34 milimetro artekoa du. Sexu dimorfismo nabarmena ikusten da, hau da, arrak eta emeak desberdinak dira. Arren hegalak urdinak dira eta ertz beltzak dituzte, emeen hegalak ordea marroiak dira. Azpialdean sexu biek okre kolorea dute, eraztun zuridun puntu beltzak erakusten dituzte eta marra zuri sendo bat[2].
Beldarra berdea da eta oso iletsua. Bizkarraldean marra beltz bat du alderik alde zeharkatzen duena.
Bizi zikloa
Uztailean eta abuztuan ikusten dira tximeletak. Beldarrek estrategia berezia dute, inurriek zaintzen dituzte[3].
Habitata
Mendialdean bizi den tximeleta da, itsas mailatik 900-2.100 metro arteko altueran ikus dezakegu. Txilardegiak eta estaldura gutxiko basoak atsegin ditu, baita belardiak ere.
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak