Pedro Kastrejana (Loiu, ?-?) bizkaitar bertsolaria izan zen.
Biografia
Larrauri baserrian jaioa eta Kareane baserrira ezkondua (Mari Cruz Bolunburu Kareagarekin). Gerra aurreko bertsolaria zen,[1] etorri handikoa, izan ere, bertsolari familia batekoa zen. Haren aita Erramon Kastrejana eta anaia Hipolito ere bertsolariak izan ziren.
Bertsolaritza
Balendin Enbeita “Urretxindorra” bertsolari handiaren garaikoa zen. Besteak beste, harekin kantatu zuen 1958ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean[2] eta, “Urretxindorrak” berak dionez, baita 1929 inguruan Mungiako txapelketa baten ere.
Txapelketak
Erreferentziak