1958ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

1958ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa lurralde horretan egindako lehenengo edizio ofiziala izan zen, Euskaltzaindiak antolatutakoa, Frankismoaren sasoian bete-betean. Sustatzaile nagusia eta aurkezle lanetan Alfontso Irigoien ibili zen eta epaimahaikideen artean Gabriel Aresti izan zen. Asmoen artean euskara garbiaren zurrunkeria gainditzea eta hizkuntza aisialdi giroan gizarteratzea. Horretarako, Irigoienek jasotako bertsoekin egindako "Euskal Kantak" izeneko liburuxka prestatu eta milaka ale banatu zituen hiritarren artean, batik bat gazteak zaletzeko xedearekin.

Abuztuaren 24an finala egin zuten arrakasta itzelarekin, Bilboko Arenala publikoak leporaino bete zuelarik. Areatzako finalaean zazpi bertsolari finalista izan ziren, horietatik bost Ipar Uribekoak: bat Txorierrikoa, bat Uribe Butroekoa eta hiru Uribe Kostakoak.

Garailea Balendin Enbeita izan zen, "Taket"ekin izandako lehia eta ika-mika tarteka.

Finala

Bertsolaria Jaioterria
Balendin Enbeita Muxika
Juan Ormaetxea "Taket" Larrauri
Jose Alberdi "Txo" Iurreta
Asentsio Bidaurrazaga Getxo
Eusebio Zubiaga Urduliz
Pedro Kastrejana Loiu
Florentzio Zarraga Bergara

Ikus, gainera

Bibliografia

  • "Bertan Bilbo. Bizkaiko hiriburua eta euskara: XX. mendeko historia". Aitor eta Pedro Zuberogoitia. Bilboko Udala. 2008.

Kanpo estekak