2012ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa [1] urriaren 7 eta abenduaren 15 bitartean ospatu zen. 37 bertsolarik hartu zuten parte eta guztira 9 saio egin ziren: 5 kanporaketa, 3 finalaurreko eta finala. Finala abenduaren 15ean Bilboko Miribilla kiroldegian jokatu zen eta Jon Lopategik jantzi zion txapela Arkaitz Estiballes irabazleari.
Parte-hartzaileak
Bertsolariak
Gai-jartzaileak
- Leire Aurrekoetxea
- Maite Berriozabal
- Leire Bilbao
- Zuriñe Iarritu
- Bernardo Mandaluniz
Epaileak
- Iñaki Aurrekoetxea
- Nahikari Ayo
- Mirari Azula
- Moises Enbeita
- Jurgi Fuentes
- Asier Ibaibarriaga
- Gorka Intxaurbe
- Jon Jaio
- Andoni Larrea
- Xemein Larrinaga
- Josu Telleria
- Ander Txakartegi
Saioak
Kanporaketak
Berriatuako kanporaketa herriko frontoian izan zen, 2012ko urriaren 7ko 17:30etan. [2]
Balmasedako kanporaketa Klaret antzokian jokatu zen, 2012ko urriaren 14ko 17:30etan. [3]
Mungiako kanporaketa Olalde aretoan izan zen, 2012ko urriaren 27ko 17:30etan. [4]
Sopelako kanporaketa herriko frontoian izan zen, 2012ko urriaren 28ko 17:30etan. [4]
Zornotzako kanporaketa Zelaietan izan zen, 2012ko azaroaren 4ko 17:30etan. [5]
Finalaurrekoak
Basauriko saioa lehenengo finalaurrekoa izan zen. 2012ko azaroaren 18ko 17:30etan ospatu zen Kiroldegian. [6]
Durangoko saioa bigarren finalaurrekoa izan zen. 2012ko azaroaren 25eko 17:30etan ospatu zen Landakon. [7]
Gernika-Lumoko saioa hirugarren finalaurrekoa izan zen. 2012ko abenduaren 2ko 17:30etan jokatu zen Jai Alai pilotalekuan. [8]
Finala
Finala Bilbon ospatu zen, Miribilla Kiroldegian, 2012ko abenduaren 15eko 17:30etan.
Erreferentziak
Kanpo estekak