2010eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa [1] urriaren 10 eta abenduaren 18 bitartean ospatu zen. 35 bertsolarik hartu zuten parte eta guztira 9 saio egin ziren: 5 kanporaketa, 3 finalaurreko eta finala. Finala abenduaren 18an Barakaldoko Bilbao Exhibition Centreen ospatu zen eta Luis Baraiazarrak jantzi zion txapela Arkaitz Estiballes irabazleari.
Mungiako kanporaketa Olalde aretoan izan zen, 2010eko urriaren 10eko 17:30etan. [2]
Balmasedako kanporaketa Klaret antzokian izan zen, 2010eko urriaren 17ko 17:30etan. [3]
Aulestiko kanporaketa herriko pilotalekuan izan zen, 2010eko urriaren 24ko 17:30etan. [4]
Igorreko kanporaketa herriko Kiroldegian izan zen, 2010eko urriaren 31ko 17:30etan. [5]
Getxoko kanporaketa Gobela kiroldegian izan zen, 2010eko azaroaren 7ko 17:30etan. [6]
Durangoko saioa lehenengo finalaurrekoa izan zen. 2010eko azaroaren 21eko 17:30etan ospatu zen Landako gunean. [7]
Zornotzako saioa bigarren finalaurrekoa izan zen. 2010eko azaroaren 28ko 17:30etan ospatu zen Zelaietan. [8]
Gernika-Lumoko saioa hirugarren finalaurrekoa izan zen. 2010eko abenduaren 5eko 17:30etan ospatu zen Jai Alai pilotalekuan. [9]
Finala Barakaldon ospatu zen, Bilbao Exhibition Centreen, 2010eko abenduaren 18ko 17:30etan. [10]
1958 • 1959 • 1960 • 1961 • 1962 • 1964 • 1966 • 1987 • 1990 • 1992 • 1994 • 1996 • 1998 • 2000 • 2002 • 2004 • 2006 • 2008 • 2010 • 2012 • 2014 • 2016 • 2018 • 2021 • 2023