- Artikulu hau Mungiako auzoari buruzkoa da; Arabako herri hustua gaitzat duena beste hau da: «Larrauri (Araba)»
Larrauri Mungiako (Bizkaia) auzoa da, Bakiorako errepidean kokatutakoa. Ohiko abiapuntua da Jata mendira igotzeko.
Urte askotan uda pasatzeko lekua izan zen Bilbotik etortzen zirenentzat eta hauek hainbat etxe dotore eta jauregi eraiki zituzten bertan.
Elizak berak ere balio handiko elementuak ditu. Balneario zaharra eta eskola desagertu egin dira eta hau auzoko elkarteek erabiltzen dute euren zereginetarako. Zumetxagan, San Migel baseliza dugu, Bizkaian aztarna erromanikoak dituzten bakarretakoa, antzina-antzinako elementu baliozkoak dituena.
Jaiak
Irailaren 24an, Mesedeetako Amabirjina; izen handiko jaiak dira, kontzertuak eta erromeriak ez dira falta izaten.
Ikus, gainera
Kanpo estekak