Larrauri gaur egun Arabako Bernedo udalean, Urarte kontzejuan dagoen herri hustua da.[1] La Rahur izenarekin ere ezagutu zen.
Historia
Ez dira datu asko ezagutzen. 1257an Calahorrako eliz barrutian dokumentatuta dago baina urte horretarako hustua zegoen.[2] Antiguako Andre Maria baseliza aurreko elizaren ondorengoa izan zen.[3] Egungo baselizak elementu erromaniko batzuk gordetzen baditu, eraikina XVIII. mendekoa da.[4]
Erreferentziak