Maria Paula Figueiroa Rego (Lisboa, 1935eko urtarrilaren 26a - Londres, 2022ko ekainaren 8a) luso-britainiar margolari eta artista bisuala izan zen.
Lisboako eskola ingeles batean ikasi zuen eta ondoren, Arte Ederretako Slade Eskolan. 1962tik aurrera The London Groupeko kide izan zen David Hockney eta Frank Auerbachekin batera. Bere ibilbidearen zati handi bat emakumeen eskubideetan eta abortatzeko eskubidean oinarritu zen.
Hasieran collage-ak egin zituen, eta ondoren, modu emankorrean, margolanak eta grabatuak. Surrealismoaren eragina jaso zuen margotuko moduan, margolaritza automatikoa erabiliz. 1960ko hamarkadan estilo erdi-abstraktua hartu zuen. 1990eko hamarkadatik aurrera, egoera konprometituetan emakume indartsuak marrazten hasi zen. Bere lanak feminismoa islatzen du askotan, Portugalgo folklorearen gaiekin bernizatuta.
Kanpo estekak