Artikulu hau animaliari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Oreina (filma) ».
Oreina ugaztun hausnarkarien taldea da, Cervidae familiakoa eta Artiodactyla ordenarena, adarrak dituena. Artiodaktilo basatien artean handienetarikoa da animalia hau, 100-200 kg-ko pisua daukana.
Orohar mundu guztian bizi dira, Antartika eta Australian izan ezik.
Bizilekuak
Ameriketan
Ipar Amerikan , talderik handienak Kanadan bizi dira, Mendi Harritsuetan eta Kostaldeko mendietan , Alberta eta Britainiar Kolunbia artean.
Han bost espezie topa ditzakegu: Karibua (elur-oreina Europan ), altzea , orein kanadarra Virginiako oreina eta orein mandoa .
Hego Amerikan , aldiz, Patagoniako hegoaldeko muturrean topa ditzakegu huemul-ak, bertako espeziea.
Asian
Asian , batik bat Ipar Korea , Mantxuria (Txinako ipar-ekialdea) eta Ussuri eskualdean (Errusia ).
Afrikan
Ipar Afrikan , Maroko eta Aljeriako Atlas mendietan eta Tunisian .
Europan
Orein gorri emeak, Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokan
Europan , orein gorria (Cervus elaphus ) da espezierik ohikoena, eta, basa populazioez gainera, badira abeltzainek haragitarako hazitakoak ere.
Euskal Herrian , basa talderik handienak Gorbeia mendiaren aldean —Araba eta Bizkaia artean— eta Nafarroako mendietan —batez ere Iratiko oihanaren inguruan— bizi dira.
Ikus, gainera
Kanpo loturak