Noelia Oses Fernandez (Ermua, Bizkaia, 1975ko martxoaren 28a) matematikaria eta ikertzailea da.
Biografia
Leioako EHUko Zientzia fakultatean Matematiketan lizentziatu ostean, Eusko Jaurlaritzaren beka batekin Ingalaterrako Lancaster hiriko unibertsitatean doktoregoa egin zuen, Estadistika eta Ikerkuntza operatibo eremuetan.[1][2]
Data science, machine learning eta adimen artifizialarekin lotutako ikerketa proiektuetan urteak daramatza lanean.[3]
Ikastaroak eman ditu,[4] hainbat artikulu zientifiko idatzi[5] eta bere iritzia partekatu du, zientzian eta batez ere haurdunaldi subrogatuaren gaian sakonduz.[6]
Erreferentziak
Kanpo estekak