Nilofar Bayatek bi urte zituenean, talibanek jaurtitako misil batek bere familiaren etxean jo zuen; neba hilik gertatu zen, bera eta aita berriz, zaurituta. Berak hanka bat galdu zuen eta bizkarrezurrean ere zauri larriak jasan zituen. Urtebetez egon zen ospitaleratua.
Ibilbidea
Hamid Karzairen presidentetzan, zuzenbidea ikasteko aukera izan zuen eta abokatu egin zen. Publikoki talibanen aurkako jarrera hartu zuen eta emakumeen eta, bereziki, emakume ezinduen eskubideen alde lan egin zuen. Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordean ere jardun zuen.
Gurpil-aulkiko saskibaloia praktikatzen hasi zen gizonak jokatzen ikusi ostean.Ondoren, Afganistango selekzioaren sorreran lagundu zuen, kapitain bihurtuz.Talde honek 2017an bere lehen lehiaketetan parte hartu zuen. Jokalari afganiarrak Tokioko Joko Paralinpikoetarako sailkatzen ere saiatu ziren.
2021eko abuztuan, talibanek Kabul hartu ondoren, Nilofar Bayatek bazekien arriskuan zegoela:
Hil egin ahal naute, bideo askotan agertzen bainaiz talibanez, saskibaloiaz hitz egiten zein Afganistango emakumeen martxetan parte hartzen.
Arriskuaren aurrean jaoterritik alde egiten saiatu zen. Kabulgo aireportuan aterpea hartzen ari zela, talibanekin egin zuen topo eta ekipajea konfiskatu zioten. Zenbait kazetarik eta saskibaloi taldek egindako kudeaketari esker Nilofar Bayatek eta bere senarrak Kabuldik irten eta Espainian errefuxiatzea lortu zuten, Torrejón de Ardozeko aire basean lurreratuz Dubain geldialdia egin ostean, Bilbora heldu ziren[2]Bidaideak saskibalio taldeak kontratatu zuen, baita bere senarra ere, Ramesh Naik Zai, kirol bereko Afganistango gizonezkoen selekzioko kidea. Prentsaurrekoa emanez, nazioarteari eskatu zion kezkatzeko Afganistan eta bertako herriaren patuaz, eta esan zuen.[3][4]
Talibanak ez dira aldatu
Aitorpenak
Nilofar Bayat izan zen 2022ko Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren 19. edizioaren kartelaren protagonista. Afganistango emakumeen eskubideen alde jarduten du ‘Free Women for Afghanistan’ proiektuarekin.[5]
Erreferentziak
↑L'article de Paolo Pegoraro pour Eurosport (voir référence par ailleurs) donne son âge en 2021 : 28 ans.