Groupe TF1 enpresaren jabetzakoa zela hasi zen emititzen, da egoitza nagusia Issy-les-Moulineauxen zuelarik, 1989kootsailaren 5a. Discovery taldeak %20ko partea hartu zuen 2012ko abenduan,[1] eta akziodun nagusia bilakatu zen %51arekin 2014ko urtarrilean,[2]¡ 2015eko uztailean TF1ri bere %49a erosi zion arte, jabe bakarra bihurtuz.
2010eko eta 2020ko hamarkadetan Eurosport Player izeneko app eta streaming zerbitzu propioa izan zuen, izenez aldatu zutena 2023ko urtarrilean, Eurosport izen soilera.[3] 2024ko uztailean, desagertu egin zen aparteko zerbitzu hori eta Max streaming zerbitzuaren aukeretan integratu ziren Eurosporten kanalak eta bere aukerako streaming katalogoa (zuzenekoak eta grabatutako emanaldien bideoak).[4]