TV5 Monde telebista kate frantziarra da. 1984kourtarrilaren 2an hasi ziren bere emisioak. TV5 deitu izan zen 2006 baino lehen, baina ondoren TV5 Monde izena hartu zuen munduan nabarmentzeko. TV5 munduko kanalik garrantzitsuenetako bat da, MTV, CNN eta BBC Worlden atzean. Programazioaren zati gehiena albisteak, dokumentalak, interes orokorreko programak eta filmeak dira.
Programazio gehiena Frantziako telebista publikotik dator. Hauek dira:
France 2
France 3
France 5
ARTE France
RTBF (Radio Télévision Belge de la Communauté Française) Belgikakoa
CIRTEF (Conseil International des Radios-Télévisions d'Expression Française).
5 zenbakia fundatzailengatik dator, TF1, Antenne 2, FR3, TSR eta RTBF. 1986.urtean Quebec kanadatarra (CTQC) gehitu egin zion, Radio-Canada y Télé-Québec osatuta. TF1ren partehartzea 1987. urtean amaitu zen pribatizatu egin zelako.
Transmizioak 8 seinale eremu satelitatetan banatzen dira: Afrika, Hego-Amerika, Asia, AEB., Europa, Frantzia/Belgika/Suitza, Ekialde (Parisetik transmitituak) eta Quebec/Canadá (Montrealetik). Beren programak 10 hizkuntzatan subtitulatutak daude.
Presidenteak (Présidents-directeurs généraux, frantsesez) izan dira:
Jean Stock 1988-2001
Serge Adda 2001-2005
Jean-Jacques Aillagon 2005-2006
François Bonnemain 2006tik aurrera.
TV5 Monderen akziodunak France Télévisions (%47,38), ARTE France (%12,5), TSR (%11,1), RTBF (%11,1), Radio-Canada (%6,67), INA (%6,61), Télé-Québec (%4,44), François Bonnemain (%0,06), Thierry Bert (%0,06) eta Patrice Duhamel (%0,06) dira.