Bere ingurukoen eta familiaren aurkakotasuna jasan arren, Zala polizia bilakatu zen.[2] Afganistango Khost probintziako lehen emakumezko azpizuzendaria izan zen Krimenen Ikerketa Sailean.[3]Turkiako polizia akademian formatu zen, prestakuntza onenak eskuratuz. 500 gizonezko polizien artean emakumenzko ofizial bakarra zen, bere lankideek beldurrarazi zutelarik emakumea izateagatik;[4] adibidez sare sozialetan prostituta deitu eta mesprexuzko mezuak bidaltzen zizikioten.[5]
2021ean herrialdetik ihes egin zuen Tajikistanera, talibanak heldu ostean. Izan ere, tabilenen etorrerak herrialdean geratu diren 4.000 emakumezko polizia ofizialak arriskuan jarri zituen; talde terroristak polizia ofizialak jartu eta "bizimodu islamikoa" jarraitzera mehatxatzen zituzten.[6][7] Bere salaketa eta istorio inspiragarriagatik aukeratu zuten 2021eko BBCren 100 emakumeak zerrendan, Afganistango emakumeak bereziki gorendu zituen edizioa.[8]