Metro sistema eratu aurretik, 1844an, Hiribide Atlantikoko Tunela izeneko lurrazpiko trenbidea eratu zen.[4][5] Sistema honek ez zuen lurrazpiko geltokirik,[6] Brooklyn eta Jamaica (Queens) trenbideak elkartzen zituen (egungo metro trenbidearen parte izaten jarraitzen dutenak); hala, Atlantiko hiribideraino heltzen zen, non Manhattanera joateko ferriak hartu zitezkeen.
Tunela 1861ean itxi zen, eta 1867an, lurrunezko trenen linea goratuak sortzen hasi ziren. Linea hauek enpresa desberdinen eskutik eraiki ziren New Yorkeko, Kingseko eta Queens-eko konderrien hiribide nagusietan (West Sideko bederatzigarren hiribidea, Lexington eta Broadway, besteak beste). Gaur egun, egitura hauek ez dira mantendu, baina historiako momentu bateean Barruti arteko Trantsito Azkarreko Konpainiaren (Interborough Rapid Transit Company, IRT) sistemarekin trenbideak konpartitu zituzten.[7]
Lehen bi lineak
1869an benetako metro sistemaren lehen demonstrazioa eman zen, Alfred Ely BeachenBeach Garraio Pneumatikoaren eskutik.[8][9] Trenbidea 58 egunetan eraiki zen; Broadway hiribidearen azpian, Warren kaletik Murray kalera 95 metroz luzatzen zen tunel bakarra bezala. Trenbidea 1870ekootsailean ireki zen.[8]Arrazoi ekonomiko eta politikoengatik linea ez zen zabaldu,[10] ezta berritu, eta gaur egun, ez da bere parterik mantentzen.[11][12][13]
1888ko elur-bisuts handia eman zenean, lur-azpiko garraiobidea edukitzearen ondorio onuragarriak frogatu ziren.[14] Ondorioz, 1894an metroaren eraikitze-lanak onartu ziren, eta 1900ean Borough arteko Trantsito Konpainiak (BTK, ingelesez Interborough Rapid Transit Company, IRT) zuzenduriko eraikuntza hasi zen.[15][7] Lehen lurrazpiko metroaren linea 1904kourriaren 27an ireki zen, Manhattaneko Linea Nagusia (Manhattan Main Line) bezala ezagutu zena.[16][17][18] 14,6 km-ko linea honek City Hall-eko geltokia 42. hiribidearekin lotzen zuen, Lafayette kaletik (garaian Elm kalea) eta Park Avenue (garaian Laugarren Hiribidea) igarota.[16]
Metroaren trenbide gehienak hiriak eraiki zituen, baina metroaren lehen hamarkadan zehar bi enpresa pribaturen jabetzapean jarri ziren errenta bidez: BTK eta Brooklyneko Trantsito Azkarreko Konpainia (Brooklyn Rapid Transit Company, BRT); azken hau, gerora Brooklyn–Manhattan Trantsito Korporazioa (Brooklyn–Manhattan Transit Corporation, BMT) bilakatu zena.[19]
Aldi berean, Thomas Edison eta George Westinghousen arteko Korronteen gerra eman zen, non elektrizitatearen merkatuan Korronte Alternoa (KA) edo Korronte Zuzena (KZ) nagusiki erabiltzearen inguruan lehia garatu zen.[20] Azkenean, korronte alternoa bilakatu zen distantzia luzeetarako elektrifikazio-merkatuaren erantzuna, korronte zuzena hiri-barneko garraiobideak higiarazteko erabili zen bitartean.[21] Gaur egun, korronte mota berak mantentzen dira eta New Yorkeko Trantsito Autoritateak hiriko AK, 600 V-ko KZra bihurtzen du trenak bultzatzeko.[22][23]
Linea publiko independientea
1932an hiriaren jabetzapeko lehen linea ireki zen,[25] Metro Sistema Independentea (MSI, ingelesez Independent Subway System, IND edo ISS) bilakatu zena.[7][26] Aurreko hamarkadan John Hylanalkateak proposatu zuen metro-garraiobide publikoa eraikitzea, monopolioa zuten enpresa pribatuekin lehiatzeko eta New Yorkeko biztanleriak eraturiko (garaian 5,5 milioi pertsona) metro sistemaren aglomerazioa murrizteko.[27][28] Proiektua aurrera eraman zen, eta linea berria eraiki zen, aurretiaz existitzen zen trenbidearen hedapena garatuz; haaber, eraikuntza kostuengatik sarreraren prezioa 5 zentabotatik (¢) 10 zentabotara igo zen.[29][30][31]
Unifikazioa
1940koekainean, hiriak BTK eta BMT trenbide pribatuak erosi zituen eta INDan barneratu ziren.[32] Ondorioz linea batzuk berehala itxi ziren, beste batzuk geroago gelditu ziren bitartean. Integrazio prozesua motela izan zen, trenbide sistema ezberdinen artean loturak eratuz.[33][34][35][36] Gainera, BTK trenbideen dimentsio ezberdinengatik (tunel estuagoak, kurba zorrotzagoko lineak, geltoki txikiagoak),[37] trenbide sistema publiko bateratua bi dibisiotan banatu zen: B dibisioa (aurretiazko IND eta BMTa barneratzen zituena, tren eta kotxe mota berdinak erabiliz)[38][39] eta A dibisioa (BTK trenekin).[40][41]40ko hamarkadan bidaiaritza zenbakien errekorra eskuratu zen, zehazki 1946koabenduaren 23an 8.872.249 bidai saldu zirelarik.[42]
472 geltokietatik, 470 24 orduz irekita daude.[45][46][47] Metroko lur-zpiko geltokiak kaleraino heltzen diren eskaileraz konektatzen dira, eskailera guztiak bereizgarria den kolore berdez margotuak.
Irisgarritasuna
Metro sistema gehiena 1990eko Amerikar Ezgaituen Legearen (Americans with Disabilities Act, ADA)[48] aurretik sortu zenez, New Yorkeko geltokiak ez ziren biztanleri fisikoki-ezgaitua kontuan izanik diseinatu.[49]
Geroztik, eraikitako geltoki berrietan igogailuak gehitu dira ADA legedia obeditzeko. Gainera, geltoki eskuragarri askok AutoGate sarbideak dituzte.[50][51][52]