Badago dorre horrekin lotura duen XV. mendekoelezahar bat ere, ziur asko Filipe Ederraren erreinaldian izandako gertaeran oinarritua. Kondaira honen arabera, Frantziako erregina bat Nesle dorrean oheratzen zen maitaleekin, eta ondoren gertuko Sena ibaira botatzen zituen.
Dorrea
Nesle Dorrea[1], jatorriz Hamelin Dorrea[2] edo Tornella Pilippi supra Sequanam[3] zeritzona, Sena ibaiaren ezkerraldean eraikia zen, Louvre gazteluaren dorrearen aurrean[4] Nesle dorrearen eraikin bikiak izen bi ere izan zituen historian zehar: Tour de la Conférence eta Tour du Coin. Eraikin biak 1214an, Paris babesteko, Filipe II.a Frantziakoak eraikitzea erabaki zuen lau basailu-dorretxeetatik bi ziren eta hegoaldeko muga zaintzen zuten, ibaiaren ur-lasterraren goialdean. Dorrea biribila eta handia zen, altueraz 25 m eta diametroz 10 m zituena. Tontorrean almenak omen zituen. Dorreak lau solairu zituen: bi makotuak eta beste bi txikiagoak. Tontorreko almena edo plataformara igotzeko, eskailera kiribila zuen, tontorra baino gorago ailegatzen zena[3].
Dorrea erregeak eraikia bazen ere, laster Nesle jaunen gertuko gazteluaren izena hartu zuen eta hauek eraikina beren eremuetara gehitu zuten. 1308anFilipe I.a Nafarroakoak Amaury Neslekoari dorrea erosi eta, 1319an, Filipe II.akJoana emazteari eman zion. Honek dorrea saldu zuen, Parisko Unibertsitatearen zati zen Borgoinako Ikastetxea sortzeko. Dorrea 1663 edo 1665ean eraitsia izan zen, Frantziako Institutua eta Mazarin liburutegia eraiki ahal izateko.
Umeak zirenetik lagun minak, hiru printzesak beren alaitasuna zela eta nabarmendu ziren Filipe I.aren gorte larderiatsuan[10]. Haien dotorezia eta irtirinkeriak laster sortu zuen maitale gazteak zituztelako zurrumurrua, beti ere frogatu gabea. 1314koapirilean, haien koinata eta Ingalaterrako erregin ezkontidea zen Elisabeten bisita izan zuten. Honek egoera guztiz aldatu zuen.
Gertaera
Koinata eta haren senarra Eduardo II.a Ingalaterrakoa omentzeko festa batean, Elisabet ohartu zen zaldun bik, Filipe eta Gauthier Aunaykoak, gerrikoan poltsak zeramatzatela (frantsesez: aumônière)[11]. Poltsa haiek hilabete batzuk lehenago Margarita eta Blanka koinatei oparitutakoen antz handia zuten. Festa eta gero, aitari gertatutakoa kontatu zion.
Filipe I.ak agindu zuen itaunketak zurrumurruak baieztatu zituen: Filipe Aunaykoa Margaritaren maitalea zen, Gauthier berriz Zuriarena. Maitaleen arteko zitak Nesle dorrean gertatzen ziren, senarrak kanpoan zeudela. Joanaren maitalea ez zuten aurkitu, baina adulterioak ezagutu eta estaltzen lagundu zuenez, bera ere erruduntzat jo zuten. Aunay anaiak preso hartu zituzten eta, azkenean, aitortu egin zuten; ondoren beren maitaleek gauza bera egin zuten.
Erregearen aurkako delituaz epaituak eta heriotzera kondenatuak, 1314koapirilaren 19an, Pontoiseko herriko plazan, torturatu eta hilarazi zituzten. Oinazea latza izan zen oso: bizirik zeudela larrutu zituzten, gero zakilak moztu eta txakurrei eman zitzaizkien, eta azkenean lepoa moztu zieten. Ondoren, bi anaien gorpuak herrestan eraman zituzten besapeetatik zintzilikatuak izatera.
Zigorra hain latza izanaren arrazoiak ez zeutzan bakarrik errege-familiari egindako iruzurrean, baizik eta erresuma osoari egindakoan, kapeto leinuaren ondorengoa kolokan jarri zelako. Errege-aitatasuna zalantzan jarri zitekeenez, etorkizuneko erregeren legitimitatea eta autoritatea arriskuan izan zitezkeen. Izan ere, gertaerak, de facto, Frantzia eta Nafarroako historian marka jarri eta oinordetza-lerroa aldatu zuen.
Politikoki hain zen inportantea iruzurra, non printzesen zigorra ere ereduzkoa izan behar baitzen. Printzesa biei ilea moztu zieten, Erdi Aroanadulterio egiteagatik zigortutakoen ezaugarri fisikoa. Ondoren, beltzez jantzita, oihal beltzek estalitako gurdi batean NormandiakoLes Andelys herrixkan dagoen Château Gaillard gaztelura eraman zituzten.
Ondorioak
Filipe I.aurte berekoazaroaren 29an hil zenez, Luis errege bihurtu zen. Orduan, haren emazte Margarita Gaillard gazteluko dorrearen tontorrean, lau haizetara irekitako gela batean zegoen. 1315ekoapirilaren 30ean, hilik agertu zen. Batzuen arabera, senarrak agindurik ito zuten, baina beste iturri batzuen arabera hotzak hil zen[12].
Zuria Borgoinakoa, berriz, Karlos anaia txikia eta oinordekoa ez zenarekin ezkonduta zegoenez, tratu hobea izan zuen ziega batean preso eman zituen zazpi urteetan. Alabaina, Karlosen anaia biak semerik gabe hil ziren eta hau 1322kourtarrilaren 3an errege bihurtu zen. Emaztea artean kartzelan zuenez, ezkontzaren baliogabetzea eskatu zuen. Maiatzaren 19anJoanes XXII.aaita santuak ezkontza ezeztatu zuen, odolkidetasuna zela eta. Behin ezkontza baliogabetua, Zuriak baimena lortu zuen presondegia utzi eta moja bihurtzeko. Osterantzeko bere bizitza Maubuissongo abadian, Pontoisetik gertu, eman zuen eta hantxe hil zen 1326koapirilaren 29an.
Joana, hirugarren printzesa, Dourdanen preso izan zuten, ahizpa eta koinataren desleialtasunen sekretua babesteagatik. Zorionez, Mahaut Artoisekoa amaren laguntzari esker, Filipe senarrarekin adiskidetu zen eta 1317an Frantzia eta Nafarroako erregina ezkontide bihurtu zen. Urte bi geroago, senarrak Nesle dorrea oparitu zion.
Ondorioek luze iraun zuten. Luis I.a Nafarroakoa eta Margarita Borgoinakoak, eskandalua sortu baino lehen, Joana izeneko alaba bat izan zuten[13]. Hau hiru urte lehenago, 1311kourtarrilaren 28an, jaioa bazen ere, haren aitatasuna zalantzan zegoen. Hori zela eta, Luis I.a eta honen seme Joanes I.a hil zirenean, erresuma bien oinordekotzatik aldendu zuten, Filipe II.aren alde. Hori egiteko bere adina (6 urte zituen) eta zalantzazko aitatasuna argudiatu zituzten. Baina sasikotasun salaketak egiaztatu ezinak zirenez, haren aurkakoek Lege Salikoa[14] erabili zuten, emakumea tronutik aldentzeko. Hala ere, Lege Salikoak Frantzian baino ez zuen balio eta, beste bi errege hil ondoren, Nafarroako erregina bihurtu zen. Honek bere aldekoak, Eudes IV.a Borgoinakoa osaba buru zutenak, edonola asebete zituen; aurkarien ikuspegitik, ordea, Nafarroako Erresumaren egoera ez zen garrantzitsuena, baizik eta Frantziako estatu osokoa.
Kondaira
XV. mendekoelezahar baten arabera, ziur asko Filipe Ederraren erreinaldian izandako gertaeran oinarritua, erregina adulteriogile bat Neslé dorrean oheratzen zen maitaleekin, eta egunsentian dorretik behera botazen zituen. Buridan izeneko filosofia irakasle batek (Jean Buridan filosofoan oinarritua) bizia salbatu omen zuen bere ikasleek Senatik atera zutelako, edo ikasleek ekarri zuten belar onduaz betetako ontzi batean erori zelako. Kondaira hau deuseztatzeko arrazoi nagusi bi daude:
Antzezlana Frédéric Gaillardetek idatzi eta, geroago, Alexandre Dumasek berridatzi zuen. Porte Saint-Martin antzerkian, Parisen, 1832komaiatzaren 29an, jokatu zen lehen aldiz.
Nesle dorrearen gertaera, kausa eta ondorioak barne, Maurice Druonek1955 eta 1977 artean argitaratutako Les Rois Maudits (euskaraz: «Errege madarikatuak») liburuetan ezagutarazia izan zen. Eleberria zazpi liburutan banatua bazen ere, gertaera lehenengo eta bigarrenean kokatzen zen, Le Roi de fer eta La Reine étranglée izenekoetan. Liburu bi hauek 1955an argitaratuak izan ziren, eta berriro 1965-1966an, idazleak berak orraztuak.
Hain izan ziren arrakastatsuak liburukiak non telebistarako bitan filmatuak izan baitziren, 1972an eta 2005ean hain zuzen ere:
Tallandier, Le Livre national, Les romans héroïques
1913ko abendua eta 1914ko urtarrila artean Michel Zévaco kazetari anarkistak[23] Nesle dorrearen gertaeran oinarritutako eleberria argitaratu zuen. Hala ere, orduko lana ezaguna zen 1905eanLa Petite République Socialiste eta 1909anLe Journal des Romans Populaires Illustrés egunkarietan agertu zelako. Harrezkero, askotan berrargitaratua izan da.
Gertaerari buruzko liburua liburuki bitan zatituta zegoen:
I. liburukia: Buridan, Le Héros de la Tour de Nesle, Jean Buridanen kondairari buruzkoa.
II. liburukia: La Reine sanglante, Marguerite de Bourgogne, Margarita Borgoinakoaren bizitzari buruzkoa.
↑Erregearen izaera gogorra zela eta, haren aurkari zein zaleek roi de marbre (euskaraz: «haitzurdinezko erregea») eta roi de fer (euskaraz: «burdinezko erregea») ezizenak jarri zizkioten. Bernard Saisset, Pamiersko apezpiku, aurkariaren hitzetan, «ez da gizona ezta piztia, estatua baizik»
↑Klovis I.a garaiaren Pactus Legis Salicæ honela zioen latinez: De terra salica nulla portio hereditatis mulieri veniat, sed ad virilem sexum tota terræ hereditas perveniat.