Jean Buridan (latinez: Johannes Buridanus; Béthune, Pas-de-Calais, 1300 inguruan - 1358 inguruan) filosofo eskolastikoa zen. Ockhamen ikasle eta jarraitzailea izan zen; Parisko Unibertsitateko errektore izan zen 1328an eta 1340an. Alor anitz landu zuen bere lanetan: logika, metafisika, filosofia naturala, etika eta abar. Nominalista izanik, Aristotelesi egindako iruzkinengatik nabarmendu zen.
Buridanen astoa
Buridan famatua egin zuen argudioa da; alegiazkoa da, ordea, pentsalari honen lanetan ez baita ageri. Argudio horren arabera, asto batek, bi zaku lasto berdinen artean erdi-erdian jarrita, bere burua hiltzen utziko luke bien artean aukera egin ezinik, ez baitago arrazoirik alde baterako ala besterako joera hartzeko. Argudio hau garai hartako determinismoaren eta erabakimenaren arteko filosofia-gatazkan kokatzen da.
Erreferentziak