Mengistu Haile Mariam (amhareraz: መንግስቱ ኃይለ ማርያም, mənɡɨstu haylə maryam ahoskatua; Addis Abeba, 1937ko maiatzaren 21a) Etiopiako militar eta politikaria da.
Biografia
1974an, Haile Selassie aginpidetik bota zuen mugimenduaren gidari izan zen. 1977an, aginpidea lortu zuen, Tafari Benti hila gertatu ondoren. 1978an, adiskidetasun eta elkar laguntzarako hitzarmena izenpetu zuen Sobietar Batasunarekin. Herrialde horrek laguntza militarra eman zion, Kubaren bitartez, Somaliako eta Eritreako iraultzaileen kontra borroka egin zezan. 1991n, aginpidea eta herrialdea utzi behar izan zituen, estatu-kolpe baten ondorioz. Etiopian heriotza zigorra ezarri zioten genozidio krimenengatik, baina Zimbabwen babestu zen.
Erreferentziak